60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BEIRE

Herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa

Azaroaren 19ko 242/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko VII. sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua abiarazi zen; hortaz, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugapen kartografikoa egin beharra dago. Horrenbestez, Beireko Udalak, 2008ko apirilaren 24ko osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

1. Onestea Beireko udal mugapeko herrilurren mugapen kartografikoaren prozedura hastea.

2. Onestea altxonbideen mugapen kartografikoaren prozedura hastea, betiere lurzatien berrantolamenduan barna igarotzen diren horiena soilik.

3. Iragarkiak paratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Beireko Udalaren iragarki oholean, aipatutako Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezartzen diren epeetan.

Argitara ematen da eta jakinarazten ezen interesdunek espedientea aztertzen ahalko dutela Udal Idazkaritzan, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beiren, 2008ko apirilaren 29an.-Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0806869