60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 07/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 07/2008 aldaketaren espedientea Udalaren 2008ko aurrekontu orokorrean, 2007tik luzatu baita. Aldaketaren ondorioz, kreditu gerakinak sartuko dira.

Iragarkia 2008ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 7an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

-Gastu goititua:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 414.068,49 euro.

Gastu goititua, guztira: 414.068,49 euro.

-Gastu beheititua:

Dirusarreren superabita, indarra duen aurrekontuan: 414.068,49 euro.

Gastu beheititua, guztira: 414.068,49 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko apirilaren 25ean.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0806576