60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

HAPOko aldaketa (UU-13 unitatea, 28. poligonoa, 6. lurzatia). Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2008ko martxoaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen HAPOko aldaketa (UU-13 unitatea, 28. poligonoa, 6. lurzatia), Eduardo Amadoz Gallardo jaunak sustatua.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Tafallako HAPOko determinazio xehakatuen aldaketa, 28. poligonoko 6. lurzatiko UU-13 exekuzio unitatean.

1.-Araudi orokorra.

Mugapena.

8. poligonoko 6. lurzatia UU-13 izeneko lurren barrenean dago, dagozkien kudeaketa planoetan adierazten den bezalaxe.

6. lurzatiak honako muga hauek ditu: ipar-ekialdean, Nuestra Señora de Ujué etorbidea; hego-ekialdean, 7. lurzatia; hego-mendebaldean, Camino Escal.; ipar-mendebaldean, 5. lurzatia.

Hirigintzako helburuak.

Egungo erabilera eta eraikuntzak sendotzea, haiek mantendu, egokitu edo ordezteko determinazioak finkatzea. Eremuan, oro har, familia bakarreko etxebizitza atxiki eta lurzatidunak egongo dira, gaur egun bezala. Aitortu egiten da gaur egun saneamendu azpiegiturak falta direla.

Sailkapena: urbanizatu beharreko hiri-lurzoruak.

Kalifikazioa: bizitegietarako.

Jarduketa mota baimenduak:

Egungo erabilerak eta eraikuntzak mantentzea, egokitzea eta handitzea.

2.-Eraikuntzaren baldintzak.

Tipologia: familia bakarreko etxebizitza atxiki eta lurzatiduna.

Lerrokadurak: antolamenduko planoetan ezarritakoak.

Eraikuntzaren gehieneko sakonera: erdisotoan (beheko solairua, Camino Escal aldean), %100.

Beheko solairuan (1. solairua Camino Escal aldean), lerrokaduren araberakoa.

Gutxieneko fatxada: oraingoak.

Gutxieneko lurzati eraikigarria: oraingoak.

Okupazio baimendua: erdisotoan (beheko solairua, Camino Escal aldean), %100.

Beheko solairuan (beheko solairua, Camino Escal aldean), %75.

Solairu kopurua, gehienez: erdisotoa (beheko solairua, Camino Escal aldean) + beheko solairua (1. solairua, Camino Escal aldean), baina ez dira ordenamenduz kanpokotzat joko determinazio hori betetzen ez duten oraingo eraikinak.

Erdisotoaren altuera, gehienez (beheko solairua, Camino Escal aldean): oraingoak, eta ordeztuz gero edo oin berrikoetan, 4,50 m.

Beheko solairuko altuera, gehienez (1. solairua, Camino Escal aldean): oraingoak, eta ordeztuz gero edo oin berrikoetan, 3,00 m.

3.-Erabilera baldintzak.

Erabilera nagusia: bizitegietarako.

Erabilera onartuak: baratzetzaintzaren erabilera osagarriak edo aisiakoak, bizitegiekin lotuak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

4.-Urbanizatzeko baldintzak.

Eremu mugatuaren barreneko urbanizazio lanak eta haien mantentze lanak jabeen kontura eginen dira, eta, behin behinekoz eta saneamenduko kolektore nagusiak eramaten ez diren arte, behar den hobi septikoa edo gisako instalazioa egin beharko dute, ur beltzen egungo isurketa kontrolatugabea galaraztearren.

5.-Kudeaketa baldintzak.

Urbanizazio eta mantentze lanei begira, mugaturiko eremu osoa exekuzio unitate bat da. Lurzati bakoitza exekuzio unitatetzat joko da, lizentzia behar duten jarduketa baimenduei begira, behar den obra proiektua aurkeztuta lortuko baitira lizentziak.

6.-Bestelako zehaztapenak.

Zonako ezaugarri tipologikoak mantentzearren, ezin izanen da lurzatirik erantsi.

7.-Aprobetxamendua.

Eskuratzen ahal den aprobetxamendua determinazioek finkaturiko %100koa izanen da, hots, 346,62 m²-koa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Tafallan, 2008ko apirilaren 15an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0806081