60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdia, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 16ko 1219/2007 Ebazpenaren bidez onetsia (2007ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 4koa).

Ana Isabel Hernández Barcos andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdiko epaimahaiak 2008ko apirilaren 24an onetsi dituen oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0806971