60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2008ko apirilaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Opnatel-Nafarroako Herri Lanak eta Telekomunikazioak, S.A..k aurkeztua, jendaurrean jartzen da eta, aldi berean, udal ukituei entzunaldia ematen zaie.

I.-Aurrekariak.

Azken urteotan telekomunikazioen merkatuan geroz eta liberazio handiagoa izan denez, asko handitu eta ugaritu dira konpainia operatzaileek zerbitzuak kalitatez emateko beharrezkoak diren elementu eta azpiegiturak. Foru Komunitate osoan zabaldu dira eta zabaltzen ari dira azpiegitura horiek, bai hiri inguruetan bai landa eremuetan, eta gure lurraldeari lotuta ikusten ditugu.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatu eta planifikatzearren, herritarren osasuna dela-eta aurre neurriak hartu eta osasuna bera zaintzearren, azpiegitura horiek ingurumenean, hirigintzan eta begirako duten eragina gutxitzearren, bai eta gai horren inguruko informazioaren gardentasuna eta ikerkuntza zientifikoa sustatzearren ere, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legea onetsi zen (Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzekoa).

Aipatu foru legeak halako estazioen instalazio eta funtzionamendurako baldintza eta muga batzuk ezartzen ditu, eta instalazioen kontrola eta aldizkako ikuskapena aurreikusten du. Esposizioko gehieneko mailak finkatzen ditu, Zientzia eta Teknología Ministerioak onetsitako araudian ezarritakoak baino zorrotzagoak, eta dituen helburuetako bat da instalazioak partekatzeko beharra, azpiegitura horien eragina arintzeko.

Halaber, ezartzen du operadoreek azpiegiturei buruzko lurralde plan bat -hemendik aurrera ALP- aurkeztu behar dutela, non gaur egun dauden estazio finkoak eta sare osoa ezarri eta garatzeko dauden aurreikuspenak azalduko diren; azpiegitura planak, 10/2002 Foru Legearen 10. artikuluaren arabera, ondoko informazioa azaldu beharko du laburbilduta, euskarri grafikoan ez ezik euskarri informatikoan:

-Oro har: sarea garatzeko titulu gaitasun-emailea, instalazio berriak jartzeko programa eta egutegia, enpresa garapenaren nahiz lehiatzeko gaitasunaren gaineko eragina, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde nahiz gizarte kohesioaren hobekuntzaren gainekoa ere, erantzukizun zibileko asegurua, emandako zerbitzuei eta erabilitako teknologiei buruzko azalpena, eta informazio teknikoa eta sarearen eskema orokorra.

-Kokapen bakoitzari buruzko fitxa bat ere eginen da, ondoko datuekin gutxienez ere: lekuaren kokapena, sarbideak eta hornidurak, zoruaren hirigintza-kalifikazioa, ingurumen-afekzioak eta ondare historiko-artistikoak izanen dituen afekzioak, batera erabiltzeko aukera, azpiegiturarako proposaturiko konponbide teknikoaren justifikazioa eta zehaztasunak, kokalekuari buruzko azalpena, kota altimetrikoa, estaldurak hartzen dituen eremuak, frekuentzien tartea eta emisioaren potentzia, instalazioaren emisio elektromagnetiko handiena iristeko moduko lekuan, bai eta arretazko erabilerako leku hurbilenetan ere.

-Kokalekuei buruzko informazio grafikoa, UTM koordenatuak erabiliz eta kartografiaren bitartez.

II.-ALP.

Ekonomia eta Ogasun zuzendari nagusiaren 557/1997 Ebazpenaren bidez Opnatel, Nafarroako Gobernuko enpresa publikoari atxikitu zitzaizkion Nafarroako Gobernuaren telekomunikazio zentroak, haiek kudeatu eta ustiatzeko. Xede hori betetzeko Telekomunikazioen Merkatuko Batzordean erregistratu da telekomunikazioetako enpresa operadore gisa.

Opnatelek ondoko produktu-kartera eskaintzen du Nafarroako Foru Komunitateko herrietarako: Telebista digital (TDT) eta analogikorako zerbitzua, operadoreendako garraio zerbitzua eta housing zerbitzua.

Nafarroako gobernuaren hedapen sarea 1966an jaio zen, orduan hasi baitziren sare horiek sortzen eta pixkana zabaltzen, 1990. urtera arte, gutxi gorabehera. Ondotik sare osagarria garatu zen, 1991tik 2000. urtera arte, kable bidezko telebista zabaltzeko sarbide zaila zein harreraren kalitate txarreko herrietara.

TDT edo Telebista Digital Lurrekorako seinalearen hedapenak eskatzen du errepikagailuaren eta erabiltzailearen arteko distantzia txikiagoa izatea, ekipoen potentzia ere txikiagoa delako, eta horrek dakar estazio gehiagoren beharra telebista analogikoak duen hedadura bererako. Horretarako zentro berriak eraiki behar dira, gehienetan bat etorriko direnak herrietan banda zabala ezartzeko gaur egun ezartzen ari den sarearekin.

Opnatelek aurkeztu duen ALPean bilduta daude 10/2002 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritako elementuak. Haien artean azpimarratzekoak dira kokapen bakoitzari buruzko datu fitxak. Laburpen fitxak daude, 1966tik geroztik funtzionamenduan egon eta dagokien lizentzia edo baimena (eraiki zirenean behar zena) duten oinarrizko estazio eta telebanaketa estazio guztiei buruzkoak. Halaber, laburpen fitxak sartu dira aurreikusi diren estazioetarako; batzuk telefoniako beste operadoreek jadanik dituzten instalazioekin partekatuak, eta beste batzuk berritik paratutako instalazioetarako.

Telebanaketa estazioei maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legea aplikatzen ez bazaie ere, Iberbandak oinarrizko estaziotako erabili behar dituenez eta hemendik gutxira Opnatelek TDT zerbitzurako erabiliko dituenez, egokitzat jotzen da aipatu foru legean ezarritakoari jarraikiz tramitatzea.

Sustatzaileak aurkeztutako azken dokumentazioan oinarriturik, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Opnatelek aurkeztua, 88 estaziok osatzen dute; 64 komunikazio zentro eginak daude eta 24 berritik paratu behar dira.

Eskatutako kokapenek ondoko udalak ukitzen dituzte: Aberin, Ameskoabarren, Anue, Araitz, Arano, Arantza, Aras, Artzibar, Aribe, Ageza, Baztan, Bera, Burgi, Zarrakaztelu, Desojo, Deikaztelu, Doneztebe, Erroibar, Eslaba, Espartza, Lizarra, Esteribar, Etxalar, Ezkabarte, Ezkaroze, Faltzes, Funes, Galar, Garde, Garralda, Goizueta, Gorza, Gesalatz, Irurita, Izaba, Jaurrieta, Lana, Lapoblacion, Larraun, Latasa, Elizagorria, Leitza, Leotz, Lerin, Lesaka, Lezaun, Irunberri, Luzaide, Mañeru, Meano, Mendaza, Elo, Mues, Murillo el Cuende, Nabaskoze, Otsagabia, Odieta, Orotz-Betelu, Petilla de Aragón, Orreaga, Saldias, Sesma, Tutera, Uharte Arakil, Uxue, Ultzama, Urdazubi, Urrotz, Goñerri, Bidankoze, Bidaurreta, Deierri, Zubieta eta Zugarramurdi.

III.-Egindako txostenak.

Ondoren, Nafarroako Gobernuko zenbait departamentuk Opnatel enpresa publikoak aurkeztutako Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren gainean emandako txostenen laburpena emanen dugu.

III. 1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendaritza nagusia.

2007ko urriaren 22an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak txostena aurkeztu zuen. Hona hemen haren edukiaren laburpena:

A) Egun daudenak:

1.-Baimentzen ahal diren oinarrizko estazioak: Olague (Anue), Araitz (Araitz), Arrieta (Artzibar), Aribe (Aribe), Arraioz (Baztan), Oronoz (Baztan), Bera (Bera), Beraskoain (Bidaurreta), Burgi (Burgi), Desojo (Desojo), Mezkiritz (Erroibar), Zilbeti (Erroibar), Lizarra (Lizarra), Eugi (Esteribar), Ilurdotz (Esteribar), Irotz (Esteribar), Zubiri (Esteribar), Ezkaroze (Ezkaroze), Erreniega (Galar), Entel (Erreniega) (Galar), Garralda (Garralda), Genbe (Guesalatz), Jaurrieta (Jaurrieta), Leitza (Leitza), Gerinda (Leotz), Olleta (Leotz), Lezaun (Lezaun), Luzaide (Luzaide), Mendaza (Mendaza), Monte Rada (Murillo El Cuende), Muskilda (Otsagabia), Ziaurritz (Odieta), Azkoien (Funes), Canraso (Tutera), Tutera (Tutera), Uxue (Uxue), Larraintzar (Ultzama), Bidankoze (Bidankoze) eta Zubieta (Zubieta).

2.-Naturgune babestu batean kokatutako estazioak. Kasu horietan maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Lgearen 6. artikuak dioenari begiratuko zaio. Estazio horiek guztiek eragina sortzen dute; beraz, zuzendu behar dira.

IZENA UDALERRIA NATURGUNE BABESTUA

Ameskoa Ameskoako hermendia "Urbasa eta Andia" parke naturala

Arabarko Gorza "Arabarko" BFB eta HBB

Gorramendi Baztan "Aritzakun/Urritzate" HBB

Izaba Izaba "Arrigorrietako mendilerroa" HBB

Leire Irunberri "Leireko mendilerroa - Arbaiungo arroila" HBB

Baraibar Larraun: "Aralar" BIL

Gastiain Lana "Lokiz mendia" BIL

Lapoblación Lapoblación "Kodes mendilerroa" BIL

Orotz-Betelu Orotz-Betelu "Artxubia/Zarikieta mendia eta Aretako mendia" BIL

Saldias Saldias "Belate" BIL

San Miguel Uharte Arakil "Aralar" BIL

Uharte Arakil Uharte Arakil "Urbasa/Andia" BIL

Aurretik aipatutakoez gain, ikusi da bestelako eremutan (10) diren ondoko estazioek, kokapena zein bestelako inguruabarrak direla eta, eragina sortzen dutela eta horregatik zuzendu behar direla: Ezkaba mendia (Berriobeiti), Doneztebe (Doneztebe), Ageza (Ezporogi), Latasa (Imotz), Lesaka (Lesaka), Mañeru (Mañeru), Elomendi-beste batzuk (Elo), Ibañeta (Orreaga), Garde (Erronkari) eta Urdazubi (Urdazubi).

3.-Ondoko tokietan sortuko diren ukipenak arinak izanen direla uste da, azpiegiturak jadanik eginak daude eta.

Espartza: Dorrea handituko da inguruko tokietan horrelako instalazioen beharra saihesteko eta horregatik eragina bateragarritzat jotzen da.

Goizueta Ingurumen aldetik aldeko txostena jaso dezake toki horretan kokatzeko proposamenak, baldintza izanik operadore guztiak dorre bakarrean biltzea.

Goñerri: Ingurumen aldetik aldeko txostena ematen ahal zaio toki horretan kokatzeko proposamenari, baldintza izanik estazio guztiak dorre bakarrean paratzea.

4.-Planak kontuan hartzen du zazpi estazio Telefonicarekin partekatzea eta bat Orangerekin (Amena); aldi batean Iberbandak ere erabiliko ditu.

IZENA UDALERRIA JABETZA

Petilla de Aragón Petilla de Aragón Telefónica Móviles

Lerin Lerin Telefónica Móviles

Urrotz/biltontzia Urrotz Telefónica Móviles

Nabaskoze Nabaskoze Telefónica Móviles

Almandoz Baztan Orange (Amena)

Faltzes Faltzes Telefónica Móviles

Montejurra Aberin eta Deikaztelu Telefónica Móviles

Bizkarreta-Gerendiain Erroibar Telefónica Móviles

Egiaztatu da estazio horiek, edozein dela ere Opnatelek gaur egun daraman tramitea Azpiegituren Lurralde Planaren onespenerako, badutela departamentuaren baimena, udal lizentzia edo bestelako inguruabarren bat.

Kokagune horiek aztertuta, egiaztatu da beste etxola bat egiteak, ohiko baldintzetan, ez lukeela soberan areagotuko egun diren estazioek sortzen duten eragina. Horregatik, aldeko txostena ematen da, kanpoan utzita Telefonicaren estazioa, Montejurrakoa, bakar-bakarrik ingurumenaren gaineko ukipenei dagokien heinean. Ez da baimenik emanen Telefonicaren Montejurrako estazioa Opnatelekin partekatzeko, Telefonicak hasi arte, hemendik gutxira, erregularizazio prozedura.

B) Berritik paratzen direnak.

Opnatelek estazio batzuk berritik paratu nahi ditu; horiek, Zarrakaztelukoa salbu, Iberbandak ere erabiliko ditu. Guztiak baimentzen ahal dira, kasu bakoitzerako aipatzen diren aldaketa eta neurri zuzentzaileekin.

1.-Opnatelek, dokumentazio landuagoarekin, eta berritik paratzeko aurkezten dituen hamahiru estazioei buruz, ondokoa adierazi behar da:

Arano: Proposamenari ingurumen aldetik aldeko txostena ematen ahal zaio, betiere bidea eta hornidura elektrikoa berriz diseinatzen badira, naturgunearen gaineko ukipena murrizteko. Ingurumenari dagokionez, ondoko tramitazioak eskatzen du agirietan ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana sartzea.

Eguzkialdea (Arantza): Ikusirik alderdian gaur egun dagoen egoera eta lanen tamaina, bateragarritzat jotzen dira landarediaren gaienko ukipenak, beti ere zuzentzeko neurri egokiak hartzen badira.

Aras: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, baldintza izanik hornidura elektrikoa egitea, horretarako aukera badago, parke eolikotik bertatik, edo enpresa banatzaileak zehaztuko duen tokitik, ahalik eta hurbilen egon eta eragin txikiena sortuko duen batetik.

Irurita (militarren mendia): Kokagune horrek ukipen larriak sortuko ditu, batez ere paisaiaren gainean. Ingurumen aldetik, ondoko tramitazioan ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean sartu beharko dira egon daitezkeen aukerak, ukipenak murrizteko, bereziki sarbidearen kokaguneari dagokionez.

Aintzioa: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere dorrearen altuera ahalik txikiena izan eta hornidura elektrikoa egiten bada lurrazpitik eta ondoko EZtik.

Elizagorria: Proposatutako kokagunea baimentzen ahal da, ondoko baldintzekin:

-Dorrearen altuera ahalik txikiena izanen da eta jende guztiarendako estaldura edukitzeko kota baxuenean paratuko da.

-Adostasun txostena beharko da, zerbitzu eskudunak emana, azpiegiturak (dorrea) Telefonicarekin ezin partekatzeari buruzkoa.

-Linea elektrikorako trazadura alternatiboa bilatu beharko da. Gomendatzen da estazioko sarbidearen paraleloan egitea, eta azken metroak (150-300 m) lurrazpian egin beharko dira.

Leotz: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere hargune elektrikoa eta bidea adieraziden moduan egiten badira.

Meano: Ngurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere hornidura elektrikoa egiten bada beste estazioetarako dagoen deribaziotik.

Mues: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere adierazi diren neurri zuzentzaileak hartzen badira, sarbiderako eta hargune elektrikorako.

Sesma: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere dorrea ahalik eta txikiena egiten bada eta instalazioa ahalik eta gehien atzeraemanda hegoaldera.

Ugar: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere instalazioa ahalik eta kota baxuenean paratu eta hornidura elektrikoa lurrazpian egiten bada, azkeneko tartean bederen.

Aurtitz (Zubieta): Proposatutako kokagunea baimentzen ahal da, baina estazio hori baimentzeko, ondoko tramitazioan aurkezten den Ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean beste aukerak eman beharko dira linea elektrikoa paratzeko.

Zugarramurdi: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere estazioko dorrerako kotarik txikiena bilatu eta hornidura elektrikoa, azken tartean, lurrazpian egiten bada.

2.-Instalazio berrietako estazioei buruz (2), Opnatelek datu zehatzik gabe aurkeztu baititu; ondokoa adierazi behar da:

Eslaba: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere instalazioa sarbidetik ahalik eta gertuan paratu eta hornidura elektrikoa lurrazpian egiten bada, azkeneko tartean bederen.

Etxalar: Ingurumen aldetik adostasun txostena ematen ahal zaio proposamenari, betiere instalazioa ahalik eta kota baxuenean paratu eta hornidura elektrikoa lurrazpian egiten bada, azkeneko tartean bederen.

3.-Opnatelek aurkeztutako ALP horretan, gainerako estazio bat dago, Iberbandarekin partekatuko ez dena, baina etorkizunean, seguruenik, telefonia mugikorreko beste bi operadorerekin partekatuko dena.

Zarrakaztelu: Dokumentazioan instalazioko sarbidearen eta hargune elektrikoaren ibilbidea deskribatzen ez bada ere, alderdia ikusi ondoren ondorioztatu da ez dela ukipen handirik sortuko, ur biltontzietako sarbidea erabiliko delako eta hornidura elektrikoak erabili ahalko dituelako ur biltontzietarako hornidura instalazioak, Bestela, hargune elektrikoa, 400 metro ingurura dagoen lineatik abiatuta, halako moldez proiektatuko da, non kale berria ireki beharrak ez baitu pinudia ukituko.

Estazio horretatik 2.000 metro baino gutxiago dago telefonia mugikorreko operadoreen (Telefónica Móviles eta Vodafone) bi dorreetaraino; beraz, ez da errespetatzen azaroaren 27ko 1324//2000 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako distantzia. Hala ere, Udalak gogoa erakutsi duenez bi estazio horiek laster kentzeko, egokitzat jotzen da Opnatelek aipatu puntuan proposatzen duen instalazioa, geroago Telefónicaren eta Vodafoneren ekipoak eduki ahalko dituelako.

Laburpen taula

Bere aldetik, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak, plan honi dagokionez, txostena egin du oihan lurzoruan egin nahi diren instalazioei buruz, bertan ondoko zehaztasunak bildu baititu:

-Erratzuko eta Aurtizko instalazioak zuhaitzak ez diren alderdietan paratuko dira. Horiek ez dira oihan ondare handikoak, baina hortxe eraikitzeak eragina izanen luke zuhaiztien kudeaketan.

-Almandoz, Elbete, Zugarramurdi, Aurtiz, Erratzu, Eguzkialdea eta Iruritako kasuetan, sarbide berriak egiten badira, horiek azaldu eta zehaztu beharko dira.

-Eraikitzeko lanei dagokienez, jarduteko eremuetan erabat kenduko dira eraikuntzako materialak. Hondakinak baimendutako hondakindegietara eramenen dira.

Zehaztapen horiei dagokienez adierazi behar da sustatzaileak azkenean kendu egin dituela Erratzuko eta Elbeteko proposamenak.

III. 2. Ekonomia eta Ogasun Departamentua - Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzua.

Nafarroako Herri Lanak eta Telekomunikazioak, S.A. operadoreak aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaz den bezainbatean, eta, zehazki, telekomunikazioei dagokienez, zerbitzu honek 2007ko apirilaren 3an aldeko txostena eman dio, oro har, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2007 Foru Legean bildutako eskakizunak betetzen dituelako, baita planean sartutako telekomunikazioko oinarrizko estazioen eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteko lege hartan finkatutako mugak ere.

III. 3. Osasun Departamentua-Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutua.

2007ko apirilaren 16an, hauxe jakinarazi zuen:

"Esposizioko mailak maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetikoen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzen ditu) datozenak baino apalagoak dira. Horrela jaso da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren eta Telekomunikazioen Gizartea Sustatzeko Zerbitzuak emandako txostenean.

Maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak, 5. artikuluaren 3. puntuan, honela dio Osasun Publikoaren Institutua dela eta: "Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak ikerketa epidemiologiko bat hasiko du Nafarroako Foru Komunitatean datu egiaztatuak izateko eta horien bidez zehaztasun handiagoarekin ezarri ahal izateko, ebidentzia zientifikoaren argitan, zein diren epe ertain eta luzera foru lege honek xedatutako esposizio muga handiago edo txikiagoak."

Gure komunitatean dagoen populazio txikiagatik ezin da horrelako azterlanik egin, mota horretako azterlanei baliagarriak izateko eskatu behar zaizkien berme guztiekin.

Osasunaren Mundu Erakundearen 2002ko urtarrilaren 23ko aitorpenak hauxe dio: "Berriki egindako ikerketan ez da ondorioztatzen sakelako telefonoek edo dagozkien oinarrizko estazioek igorritako irrati-frekuentzia eremuetan egotea osasunerako kaltegarria denik. Hala ere, azterketa horietan hutsuneren bat atzeman baita, zentzuzkoa da ikerketa berriak abiaraztea arriskuak hobeki baloratze aldera. 2007. urtean ikerketa horiek bukatu eta ebaluatuko direla aurreikusi da. Hortaz, ordura arte ezin izanen da osasunean jasaten ahal diren arriskuen gaineko behin betiko emaitzarik argitaratu."

Erradiazio ez-ionizatzaileek osasunean dituzten eraginak ez daude ongi zehaztuta eta subjektiboak dira. Horregatik zaila da ikerketa epidemilogiko batean haiek modu objektiboan neurtzea.

Egun, MOE, IARC (Internacional Agency for Research on Cancer) eta beste erakunde batzuk gaia aztertzen ari dira. Nazioarteko ikerketa horien emaitzak izan arte itxoin behar dugu, izan ere, haien diseinu epidemiologikoa zabala eta lurraldeartekoa baita, bide emanen dute eraginari buruzko adierazleak modu fidagarriagoan aztertzeko.

Populazio gune txikietan adierazle puntualek ausazko aldakortasun handia dutenez, herriak batu behar izaten dira aldakortasuna gutxitze aldera. Hala egiten dute MOE edo IARC bezalako nazioarteko erakundeek zentro askoren arteko ikerketetan.

Nafarroan, orain arte, ezarritako gomendioak betetzen ari dira. Erakundeak egiten ari diren ikerketek osasunerako arriskuak zehaztasun zientifikoz baloratuko dituztelakoan, haien emaitzen esperoan gaude Gobernuari haiek gomendatutakoa proposatzeko.

Ikerketa horiek bukatutakoan, osasunerako eraginak objektiboki frogatzerik izan, eta Nafarroan herritarrak eta eragin eremu diferenteak egonez gero, hasiera ematen ahalko litzaioke mota horretako ikerketa bati, betiere, legeak zehazten duen modura, zehaztasun zientifikoan oinarrituta, epe ertain eta luzera."

Horiek horrela, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean xedatutako ondorioetarako aldeko txostena ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planari, Opnatel enpresak aurkeztua.

III. 4. Kultura eta Turismo Departamentua-Ondare Historikoaren Zerbitzua.

2006ko irailaren 14an, Ondasun Higigarrieneta Arkeologiaren Atalak aldeko txostena eman zuen Azpiegituren Lurralde Plana burutzeko. Hartan adierazten da igortzeko zentroak paratzeko aukeratutako kokaguneek ez dutela ukitzen Nafarroako Inbentario Arkeologikoan katalogatutako inolako aztarnategirik.

Aurrekoa gorabehera, oraitarazi bahar zaio enpresa sustatzaileari ezen, aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, lanak gelditu eta horren berri eman beharko diola, berehala, Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 43.3 eta 44. artikuluak). Halaber, adierazten zaio ezen, azaldu dioten bezala jokatzen ez badu, aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta lekiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko litzatekeela.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Opnatel-Nafarroako Herri Lanak eta Telekomunikazioak, S.A.k aurkeztua, eta erabaki honen III. atalean aipatzen diren departamentuen txostenak jendaurrean jartzea eta instalazio horiek ukituko dituzten eremuetako udalei entzunaldia ematea. Bi tramite horiek batera eginen dira eta hilabete iraunen dute.

Hartarako, espedientea ikusgai egonen da interesdunen eskura Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada Etorbidea, 2, 3. maila, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Espedientea behin betikoz onetsi aurretik, entitate sustatzaileak testu bategin bat aurkeztu behar du, paperean eta formatu digitalean, departamentuetako txostenetan azaldu diren gabezien eta hutsuneen ondoriozko aldaketak bilduko dituena.

Testu bateginari gehituko zaio, paperean eta formatu digitalean kokagune guztiak elkartuko dituen sarearen eskema orokorra, horien zerrenda, bakoitzari dagozkion UTM koordenatuekin, eta instalazio berriak egiteko programa eta egutegia.

Departamentuetako txostenetan azaldutakoari jarraikiz kokalekuei buruzko dokumentazioa osatzen edo zuzentzen ez bada, horiek planetik kanpo geldituko dira.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ondoko udalei jakinaraztea: Aberin, Ameskoabarren, Anue, Araitz, Arano, Arantza, Aras, Artzibar, Aribe, Ageza, Baztan, Bera, Burgi, Zarrakaztelu, Desojo, Deikaztelu, Doneztebe, Erroibar, Eslaba, Espartza, Lizarra, Esteribar, Etxalar, Ezkabarte, Ezkaroze, Faltzes, Funes, Galar, Garde, Garralda, Goizueta, Gorza, Gesalatz, Irurita, Izaba, Jaurrieta, Lana, Lapoblacion, Larraun, Latasa, Elizagorria, Leitza, Leotz, Lerin, Lesaka, Lezaun, Irunberri, Luzaide, Mañeru, Meano, Mendaza, Elo, Mues, Murillo el Cuende, Nabaskoze, Otsagabia, Odieta, Orotz-Betelu, Petilla de Aragón, Orreaga, Saldias, Sesma, Tutera, Uharte-Arakil, Uxue, Ultzama, Urdazubi, Urrotz, Goñerri, Bidankoze, Bidaurreta, Deierri, Zubieta eta Zugarramurdi; halaber jakinaraztea Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen, Uraren eta Biodibertsitatearen Zerbitzuei, Enpresaren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Vianako Printzea Erakundea-Hezkuntza eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Osasun Publikoaren Institutuari eta sustatzaileari, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2008ko apirilaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0806313