60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko ??Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2008ko apirilaren 23ko 13:00etan aurkeztu direla "Asociación de Jóvenes Empresarios den Navarra" ("A.J.E. Navarra" anagrama duena) lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburu gazteak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Kilian Muro jauna eta Gabriel Nagore jauna.

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2008ko apirilaren 29an.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0806851