60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

147/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008an Ingurumenaren arloko boluntariotza jarduerak egiteko laguntzen deialdia eta haren arauak onesten dituena.

Urriaren 26ko 327/1992 Foru Dekretuak ezarri du zein araubidez eman behar zaizkien dirulaguntzak ingurumenarekin lotutako jarduerei. Foru dekretu horretako 2. artikuluak xedatzen du diru-laguntzak emateko deialdia urtero eginen dela, hartarako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak foru agindu bat emanda eta ondoren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gizartea informatu eta sentsibilizatzeko, parte harrarazteko, ingurumenari buruz hezteko egiten dituen programen artean Nafarroako Gobernuak 2000ko otsailaren 21ean egindako bilkuran onetsitako Ingurumen Boluntariotza Plana nabarmendu beharko litzateke, jarduera mota hauek jendeari bide ematen baitiote tokian tokiko ingurumen arloko arazoetan parte hartzeko. Horrek onura dakarkio gizarte osoari

Ikusirik Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntza Atalak egindako proposamena eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna aurrekontuaren aplikazioarekiko, eta otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri duenak, eman dizkidan eskurantzak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean 2008. urtean ingurumen boluntariotzaren jardueretarako diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Deialdi horren arauak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

3. Gastua 85.000,00 eurokoa izanen da eta 2008rako gastu aurrekontuko "Ingurumenari buruzko hezkuntza programetarako diru-laguntzak" izeneko 740002 74200 4819 456200 kontusailetik finantzatuko da.

4. Deialdia eta arauak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Gobernuaren webguneko atarian argitara daitezela xedatzea.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen 4/1999 Legearen 114. artikuluan eta Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

6. Foru agindu hau bidaltzea Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntza Atalera, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzura, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN 2008. URTEAN INGURUMEN BOLUNTARIOTZAREN JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIAREN ARAUAK

Nafarroako ingurumen boluntariotzaren sustapena 1998ko martxoaren 27ko Boluntariotzari buruzko Foru Legearen 5.2. artikuluan bilduta dago. Ingurumenaren babesa Nafarroako boluntarioek euren gizarte ekimenak eta kezkak gara dezaketen programa eta eremuetako bat bezala biltzen da puntu horretan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, nafarrek Nafarroako baliabide naturalak zaintzen eta oro har ingurumenaren iraunkortasuna handitzen gehiago parte har dezaten lortzeko asmoz, ingurumen boluntariotzako jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdi hau ezarri du. Hona arauak:

ARAUAK

Lehena.-Xedea.

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak ematea ingurumenari buruzko boluntariotza eta hezkuntza programak egiteko, 2008. urtean Nafarroako gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeek bultzaturik.

Diruz lagunduko diren jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean egin behar dira, aurtengo urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitarte.

Bigarrena.-Hartzaileak.

Nafarroako edozein erakunde publiko nahiz pribatuk izanen du zilegi dirulaguntzok eskatzea, baldin legez eraturik badago, irabazi asmorik gabekoa bada, dirulaguntza eskatzen duen egunean helbidea Nafarroan badu, eta Nafarroako Foru Komunitatean bakarka nahiz elkarlanean ingurumenari buruzko boluntariotza jarduerak egin nahi baditu (deialdi honetan sartzen diren jarduerak). Entitate horiek ez dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren inguruabarretan egonen.

Elkarlanean egindako proiektuen kasuan, entitateetako batek eginen du eskaera, laguntzen zuzeneko hartzaileak hain zuzen, eta dokumentazioan jasoko da zein beste entitatek (modalitate berekoak nahiz beste batekoak) parte hartzen duten proiektuan eta zein baldintzatan.

Hirugarrena.-Modalitateak.

Entitateek aurkezten dituzten proiektuak hiru modalitatetan sailkatuko dira:

-A modalitatea:

Nafarroako toki entitateek eta zerbitzu mankomunitateek aurkeztutako boluntariotza proiektuak.

-B modalitatea:

Legez osaturik dauden eta egoitza Nafarroan duten irabazi asmorik gabeko elkarteek aurkezturiko ingurumen boluntariotzarako proiektuak.

Laugarrena.-Proiektuen jarduketa eremua.

Esku-hartze proiektuak ondasun publikoen gainean eginen dira eta Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen babesean.

Natur ondarearen gaineko jarduketak dakarten proiektuak: oihan lurrak, naturgune babestuak, Europar Batasunaren intereseko lekuak, ondare historikoko ondasunak eta/edo flora nahiz faunako espezie babestuak hartzen badituzte beren baitan, proiektatu den ekintzari dagokion aldez aurreko txosten bat aurkeztu beharko da, organo eskudunak emanda. Proiektuak dirulaguntza lortzen badu, ezinbestekoa da behar diren baimenak irmo bilakatzea, ekintzak gauzatu ahal izateko. Proiektua gauzatu behar denerako baimen guztiak eskuratu ez badira, dirulaguntza osoa kenduko da berehala, eta irekitzen ahal den zehapen espedientearen ondorioen erantzule izanen da entitatea.

Aurrera eramaten diren jarduerak berau garatzen diren toki entateari jakinarazi beharko zaizko, modu honetan proiektuaren bideragarritasuna bermatu eta, ahal baldin bada bere lankidetza lortzeko.

Auzolanean egiten diren ekintzak ez dira ingurumenaren arloko boluntariotza proiektu gisa onartuko, nahiz eta horien bidez ingurumenaren aldeko ekintzak gauzatu, horien oinarri kontzeptual eta historikoak bateraezinak direlako.

Ezagutza kartografiatuak eta esparru haiek zuzenean hobetzen ez dituztenak handitzeko proiektuak ere ez dira modalitate honetan onartuko.

Modalitateen arabera:

A.-Jarduketa esparruak:

1. Ingurumen boluntariotzarako proiektuak (B modalitaterako zehazten diren esparruen arabera) 21 Toki Agendako toki ekintzako planean bilduak.

2. Herritarren partaidetzarako proiektuak udalen ingurumena kudeatzen (ondoren zehazten diren esparruen arabera), 21 Toki Agendako toki ekintzako planean bilduak eta boluntarioek egindakoak, gehien bat jarduketa esparruko bizilagunek:

-Mugikortasuna eta garraio iraunkorrak.

-Ingurumenerako praktika egokiak.

-Hiri ingurunea hobetzea eta biodibertsitatea zaintzea.

-Lehengoratzea eta kutsaduraren kontrako borroka.

B.-Jarduketa esparruak:

Boluntariotza programak ekintza zehatz eta tinkoak izanen dira, jarduketa esparru hauetariko baten batean izanen direnak:

-Naturgune babestuak zaindu edo lehengoratzea.

-Hiri ingurunea hobetzea eta biodibertsitatea zaintzea.

-Naturguneetan ingurumen arloko interesa duten azpiegiturak sortzea.

-Oihana babestea.

-Naturgune babestuetan erabilera publikoa laguntzea.

Bosgarrena.-Proiektuen egitura.

Proiektuek, ahal dela, ondotik ematen diren faseak izanen dituzte, ingurumeneko boluntariotzako edozein proiektutan bete beharreko eredutzat jotzen baitira. Egitura honetatik asko aldentzen diren aldaketak dituzten proiektuak aurkeztuz gero, entitateek osotara zehaztu beharko dituzte aldaketa horiek eta proiektua betetzeko ekarriko dituzten hobekuntzak.

1. fasea hauek osatzen dute: Proiektuaren publizitatea. Ekintzaren helburu den jendearen artean. Esku-orriak edo paperezko antzeko euskarriak argitaratuz, tokiko nahiz eskualde mailako prentsan edo irratian (proiektuaren lurralde esparruaren arabera) egindako iragarkien bidez edo/eta horri buruzko webguneak prestatuz egin ahal izanen da. Kasu horietarako hamaikagarren klausulan, B atalean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. fasea hauek osatzen dute: Boluntarioak prestatzea. Ikastaro, mintegi edo tailerren bitartez, honetarako behar den informazioa jaso dezaten:

-Proiektuaren xede den ingurumen arazoa ezagutzea.

-Boluntario gisa egin behar duten lanerako jarraibideak jasotzea.

-Diru-laguntza deialdi honen giltzarriak aztertzea, bereziki haren helburuak.

-Boluntario aritzeko behar dituzten ondasunen eta pertsonen segurtasun printzipioak kontuan hartzea.

Fase honetan prestakuntzarako izanen diren osagaiek honakoak bete beharko dituzte:

-Deialdiko laugarren arauan aipatzen diren gaien gainekoak izan, eta ez egotea sarturik unibertsitate bateko, lanerako prestakuntzako edo etengabeko prestakuntzako programa batean.

-Unibertsitateek antolatzen dituzten ikastaroak ez dira soilik izanen unibertsitateko kideentzat, irekiak baizik.

3. fasea hauek osatzen dute: Boluntarioen ekipamendua. Deialdi honek boluntarioen ekipamenduak eta segurtasunak dakartzan gastuak hartzen ditu (seigarren klausula). Oinarrizko segurtasun arauak betetze aldera, ekintza hirikoak ez diren kanpoko espazioetan bete behar badam nahitaezko elementuetako bat izanen da boluntario eta begirale guztiek jantzita eramatea ikusgarritasun handiko txaleko erreflektagarriak, UNE EN-471 arauaren arabera homologatuak. Pertsonalizatuta egonen dira (teknika ezberdinen bidez: serigrafia, tanpografia edo laserra), gutxienez entitate antolatzailearen izena edo/eta logotipoarekin eta, aurrealdean, goian, ezkerrean, Nafarroako Gobernuaren logotipoa, kolore bakarrekoa, eta testu hau: "diruz lagundutako ingurumeneko boluntariotza proiektua" (hamaikagarren klausulan, B atalean zehaztuta dago). Ekipamendu hau hurrengo deialdietan ere berriz erabili ahal izateko, proiektuaren izena sartzea hautazkoa da.

Txaleko horren ordez beste edozein sistema erabili ahalko da helburu berarekin, betiere proiektuaren proposamenean hala egitea behar bezala justifikatzen bada eta proiektuaren testuinguruaren arabera segurtasun bermeei eusten badie. Proposamena irudiktzen duen material grafikoa aurkeztu beharko da.

4. fasea hauek osatzen dute: Proiektua gauzatzea. Proiektua gauzatu bitartean material grafiko ugari eginen da, argazki erreportai bat egiteko (bideoan ere aukeran). Erreportai horrek aukera eman behar du iruditan emateko bai jarduketa eremuaren egoera ekintza gauzatu aurretik eta ondoren (proiektu mota dela-eta bidezkoa bada) bai boluntarioen lana.

Boluntarioen osasuna, higienea eta segurtasuna bermatzeko, proiektua arau indardunak betez gauzatu beharko da. Argibide gehiago: Nafarroako Lan Osasunaren Institutua (http://www.cfnavarra.es/insl/), 848 42 37 00 telefonoa.

5. fasea hauek osatzen dute: Ekintzaren zabalkundea. Proiektuaren dokumentazioa prestatu ondoren, entitateak memoria tekniko bat, argazki erreportai bat eta autoebaluazio bat prestatuko ditu (hamaikagarren klausulan, C atalean, zehazten denaren araberako gainerako dokumentazioaz gain). Entitateak, material hori oinarri harturik, informazioa prestatuko du gauzatzen dituen proiektuei buruz eta pentsatu zirenean ezarri zen ingurumen helburuen hobekuntzari nola lagundu duten. Esku-orriak edo paperezko antzeko euskarriak erabiliz bete ahalko du, bai eta hari buruzko webgune edo ataletan. Kasu horietarako hamaikagarren klausulan, B eta D ataletan xedatutakoari jarraituko zaio.

Seigarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

A.-Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 28. artikuluarekin bat, kontzeptu hauek izan daitezke dirulaguntzen xede (2005eko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 14koa):

a) Material grafikoak formatu fisikoan zein elektronikoan argitaratzeko, proiektu bat osatzen dutenean, bosgarren klausulan zehazten diren 1. eta 5. faseetan sarturik badaude.

b) Interneten proiektuari buruzko guneak argitaratzearen inguruko diseinu, sortze eta ostatu gastuak eta beste gastu batzuk. Kontzeptu honetan sar daitezkeen gastuak proiektuari datxezkionak izan beharko dira, sartu gabe entitatearen webgunea abian jartzeak dakartzanak; kasu horretan, proiektuari egotzi ahal zaizkion gastuak kopuru osoaren zati bat bezala aurkeztu ahalko dira.

c) Proiektuak zabaltzeko, jendarteratzeko eta publizitatzeko gastuak, betiere boluntarioak eskuratzearen helburuen eta jarduketa esparruaren proportzioan badaude.

d) Ikastaroetarako eta bestelako prestakuntza jardueretarako entitate antolatzaileetatik kanpoko irakasleak kontratatzeko gastuak.

e) Txostengileen eta hizlarien kontratazio, ostatu eta mantenu gastuak.

f) Jarduerak aurrera ateratzeko material suntsikorra erosteko gastuak.

g) Lokalak alokatzea (hirugarren batenak) berariazko jarduerak egiteko.

h) Proiektuaren zabalkundeak eragindako gastuak. Interneteko webgune baten bidez egiten badam ostatatzea urtebeterako bermaturik egon beharko da.

i) Garraio gastuak (edozein ibilgailuren kilometrajea) edo salgaiak eta pertsonak garraiatzeko ibilgailuak alokatzeko gastuak (20 eserlekutik aurrera), jarduerak egiteko beharrezkoak badira eta proiektuaren memoria teknikoan behar bezala justifikaturik badaude (abiapuntu eta helburua, garraioaren beharra eta kilometro kopurua zehaztuz).

j) Boluntarioen eta begiraleen mantenu gastuak.

k) Makinak alokatzeko gastuak.

l) Istripuen kontrako eta erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeko gastuak, bai langile boluntarioak eta bai esku-hartze proiektuan parte hartzen duten hirugarren pertsonak ere (halakorik izaten bada) babesteko modukoa.

B.-Garraio gastuetan (kilometrajeagatik), kilometro bakoitzerako moduluaren zenbatekoa ezin izanen da Foru Administrazioak bere langileendako onetsitakoa baino handiagoa.

C.-Honakoak ez dira diru-laguntzen xede izanen:

-Proiektua kudeatzeko orotariko gastuak, alegia, koordinazio lanak, komunikazioak (telefonoak, internet, faxa eta abar), gutunak, paperak, bulegoko materiala eta antzekoak.

-Material grafikoak formatu fisikoan zein elektronikoan argitaratzea, proiekturako funtsezkoa ez bada.

D.-Material inbentariagarria ere sartzen ahalko da, hura erosteko behar bezalako arrazoiak ematen badira, diru-laguntzaren xede den jarduerari dagokionez, eta proiektua bukatzean amortizatutzat jotzen ahal bada.

E.-Diru-laguntzaren zenbatekoa proposatutako jarduera edo proiektuen kostu guztiei edo batzuei dagokieke, Balorazio Batzorde Teknikoaren irizpidearen arabera (zortzigarren klausula).

F.-Ematen den diru-laguntzak ez du behin ere 15.000 euro baino gehiago eginen entitate batek aurkeztutako proiektu guztietarako.

Zazpigarrena. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea.

A.-Epeak.

Eskabideak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroetan aurkeztuko dira (Armadaren etorbidea, 2-behea edo Tutera, 20-behea, Iruña), Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean. Entitate eskatzailearen legezko ordezkariak izenpetu beharko ditu.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, tokia, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/99 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

B.-Agiriak.

Entitate eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Eskabide orokorra.

b) Diru-laguntza xede den jardueraren memoria teknikoaren edo proiektuaren paperezko kopia (eranskineko 2. orrialdea). Internetetik jaisten ahalko da (Word97 eta Excel97ko dokumentua), Departamentuko Katalogoen zerbitzuko Laguntza eta Beken gunean (www.navarra.es).

c) Word97 eta Excel97 agiriak (proiektuari eta aurrekontuari dagozkienak) biltzen dituen CD-ROMa.

d) B modalitatean hasierako %75 pagatu ahal izateko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 33. artikuluaren arabera, beharrezkoa izanen da entitateak aurrerakin horren beharra agirien bidez froga dezala, alegia, ezin dituela bere gain hartu diru-laguntzaren bidez kobratu arteko gastuak abenduan ordainagiriak aurkeztu artekoak, alegia.

e) A modalitatean, toki entitateek eta mankomunitateek zortzigarren klausulan zehazten den gastu konpromisoko agiria aurkeztuko dut.

f) Nafarroako Gobernuari laguntzak aurreneko aldiz eskatuz gero, transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren kopia, hura Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eman ondoren. Agiria hemen lortzen ahal da.

http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Todos

+los+servicios/Asistentes/Impresos+de+Tesoreria.htm.

g) Entitateek, administrazio publikoak izan ezik, zerga guztiak pagatu eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dituztela dioen zinpeko adierazpena aurkeztu beharko dute.

C.-Kontsultak.

Entitateek zilegi izanen dute egoki iruditzen zaizkien kontsulta guztiak egitea laguntza eskaerak Administrazioan formalizatu baino lehen. Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntza Atalarekin harremanetan jarri, ahal bada idatziz subvenea@navarra.es helbide elektronikoan, edo bestela 848 427865 telefonoan edo Iruñeko Armada etorbideko 2ko 2. oineko 9. mailara joanez.

D.-Eskaera zuzentzea.

Eskaerak betebeharrak bete ezean, unitate instruktoreak interesatuari eskatuko dio gehienez ere 10 egun naturaleko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 19. artikuluko 3. idatz-zatian xedatu bezala.

Zortzigarrena.-Laguntzen balorazioa.

A.-Aurkeztutako eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu. Honako kideak izanen ditu:

-Ingurumenari buruzko Hezkuntza eta Informazioaren Ataleko burua, batzordeburu lanetan arituko dena.

-Hiri Ingurumenaren Ataleko burua edo bere ordezko teknikari bat.

-Oihanak Kudeatzeko Ataleko burua edo bere ordezko teknikari bat.

-Plangintza eta Laguntza Ataleko burua edo bere ordezko teknikari bat.

-Kutsaduraren aurkako Aureneurrien Ataleko burua edo haren eskuordetza hartzen duen teknikari bat.

-Habitaten Ataleko burua edo haren ordezko teknikari bat.

-Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroa Fundazioko zuzendari kudeatzailea edo bere ordezko teknikari bat.

B.-Proiektuak ondoko irizpideen arabera baloratuko dira, eta 0 puntutik 100era bitarteko puntuazio orokorra emanen zaie:

-1. irizpidea, gehienez ere 20 puntu:

Proposatutako jarduerek Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenari begira duten interes maila.

Interes hori baloratzerakoan kontuan hartuko da: administrazioei zer onura ekarriko dien, haien lehentasunen artean sartutako ekintza bat baita, administrazioak berak gauzatzerik ez izatea, proiektuan lortzen diren datuen erabilgarritasuna eta ekintzak zer ondorio izanen duen.

-2. irizpidea, gehienez ere 50 puntu:

Memoria teknikoan aurkeztutako proiektuaren kalitatea. Alderdi hori baloratzeko kontuan hartuko da helburuen zehaztasuna, jardueren azalpen zehatza, metodologiaren garapena, giza baliabideen egokitasuna eta lanaren oinarri izanen diren euskarri dokumentalak aurkeztea. Honako alderdi hauek begiratuko dira bereziki:

.Errentagarritasun ekonomikoa eta, batez ere, giza errentagarritasuna (jardueraren kostuaren eta onuren edo onuradunen arteko balantzea).

.Aurreikusi diren ekintzen bitartez helburuak lortzeko aukeren bideragarritasuna edo zenbatespena.

.Eraginkortasuna, jarduera garatzeko baliozkotasuna, indarra, egokiera eta metodoa aintzat hartuta.

-3. irizpidea, gehienez ere 10 puntu:

Aurrekontuko kontzeptuen gardentasun eta zehaztasuna, unitateko prezioetan banatuta ahal deneraino, eta kostu orokorrak egin beharreko lanarekin eta lortu nahi diren helburuekin duen erlazioa.

-4. irizpidea, gehienez ere 20 puntu: Baliabideen zerrenda eta entitate edo elkarte eskatzaileak aurkeztutako proiektua gauzatzeko duen esperientzia. Garrantzi berezia izanen du proiektua honako arlo hauetan txertatzeak:

.Laguntza eskatzen duen entitatearen curriculumean, ingurumeneko boluntariotzan dituen helburuei eta gauzatzen dituen ekintzei dagokienez.

.Ingurumenaren aldeko ekintzen multzoan, aurkeztutako proiektua entitateak gauzatzen dituen beste batzuekin zer lotura duen kontuan hartuta.

C.-Proiektu hauek ez dira baloratuko:

-Deialdi honen oinarrietakoren batetik kanpo gelditzen diren proiektuak.

-Seigarren klausulan aipatzen den zerrendaren arabera dirulaguntzen xede izan daitezkeen kontzeptuak ez dauzkatenak.

D.-Nahiz eta aurrekontuan behar beste diru izan, ez dute dirulaguntzarik jasoko 50 puntutik beherako balorazioa duten proiektuek.

E.-Baloraziorako Batzorde Teknikoak onartzen duen aurrekontuaren arabera emanen da dirulaguntza. Dirulaguntza ematen denean entitateari adieraziko zaio zein kontusail onartu den eta horietako bakoitzaren zenbatekoa zein den, eskatzaileak aurkeztutako aurrekontu zehatza oinarri hartuta.

F.-Dirulaguntzaren esleipena proiektu guztietarako batera eginen da, modalitate batekoak edo bestekoak izan, puntuazio handiena dutenetatik hasi eta 50 puntukoetaraino, kreditua agortu arte.

Bederatzigarrena.-Laguntzen zenbatekoa eta ordainketa.

-A modalitatea:

Toki entitateek eta zerbitzu mankomunitateek aurkezturiko proiektuen zenbatekoen %50 finantzatuko da, dirulaguntzen onuradunak izanez gero, baldin eta zenbatekoak arau honetako 6.F klausulan aurreikusirikoa gainditzen ez badu.

Entitate horiek hitza emanen dute, beren idazkari edo kudeatzaileak idatzitako agiri baten bitartez, aurkeztutako proiektuaren zenbateko osoaren %50 gutxienez pagatuko dutela, baldin eta laguntza lortzen badute.

.Ordainketa sistema:

Onetsitako aurrekontuaren %50, jarduera bukatzean, jardueraren ordainketak justifikatu eta hamaikagarren arauko C) atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren.

-B modalitatea:

Irabazi asmorik gabeko elkarteek aurkezturiko boluntariotzako proiektuak. Proiektu mota hau sustatzearren, onarturiko aurrekontuaren %100 finantzatuko da eta honelaxe pagatuko da:

.Laguntzaren %75, diru-laguntza onartzen denean*.

.Gainerakoa, jarduera burutzen denean, gastuak justifikatu ondoren (eta hamaikagarren oinarriko C) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren).

* Betiere, zazpigarren klausulako B) ataleko d) letraren arabera aurkeztutako justifikazioa onartzen bada.

Proiektuak hamalaugarren klausulan xedatutakoari lotu beharko zaizkio.

Hamargarrena.-Laguntzak ematea.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emanen ditu diru-laguntzak, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek ez du bide administratiboa agortuko. Ebazpena deialdira aurkezturiko entitate bakoitzari banan-banan jakinaraziko zaio, lorturiko puntuekin, onarturiko gastuekin eta, hala bada, dirulaguntzaren zenbatekoarekin batera. Edo ezesteko zergatikoarekin batera, arau hauetariko baten bat betetzen ez denean.

Deialdiaren gaineko ebazpen osoa, onuradunen zerrendarekin bat, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webguneko atariko "Catálogo de servicios"->"Ayudas y becas" atalean argitaratuko da.

Arau hauen ondorioetarako, diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta izapidatzeko eginkizunak Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalari esleitu zaizkio. Arau hauetan "organo instruktorea" aipatzen delarik, ulertzen da atal horretaz ari dela.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabete iragan eta ebazpen espresurik eman ez bada, deialdia osotara ukatutzat emanen da.

Hamaikagarrena.-Entitate onuradunen betebeharrak.

Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

A.-Proiektua aurrera eramatean eduki edo kostuaren aldaketaren bat dakarren edozein gorabeheraren berri ematea idatziz, gertatzen den unean, Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalari. Aldaketa horrek ez dio Foru Komunitateko Administrazioari inolako konpromisorik ekarriko, bere gain espresuki hartzen ez badu. Proiektuaren edukiaren edo moduaren aldaketa guztiak diru-laguntzen esleipena onetsi zen bide beren onespena izan beharko dute.

B.-Argibide guztietan adieraztea jarduera Nafarroako Gobernuaren sostenguarekin egiten dela.

Proiektua egitea sortzen den material fisiko, ikus-entzunezko edo elektroniko orok deialdi honen barruan diruz lagundutako materiala dela dioen identifikazioa eramanen du, Nafarroako Gobernuaren kolore bakarreko logotipoarekin eta ondoan testu honekin: "diruz lagundutako ingurumeneko boluntariotza proiektua".

Adibidez:

Ingurumen boluntariotzako proiektua

Nafarroako Gobernua

Logotipoaren aplikazioa Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuaren araberakoa izanen da (2004ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 2koa). Logotipo ofiziala hemen eskura daiteke:

http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Todos+los

+servicios/Asistentes/Impresos+de+Tesoreria.htm.

Entitatea behartuta egonen da argitaratu behar duen materialaren bozetoa Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian aurkeztera, zabaldu baino lehen organo honek ikus-onetsia eman diezaion. Foru dekretu hura betetzen dela bermatzeko bakar-bakarrik gainbegiratuko da.

Deialdi honen babesean argitaratzen diren monografiko, zabalkundeko liburuxka, erakusketako panel eta bestelako argitalpenen kasuan, balorazioak edo iritziak ematen badira, arestian adierazitakoaz gainera, horiek sustatzen dituzten entitateek toki nabarian sartu behar dute -ahal delarik argitalpenaren kredituen orrian- honako testua: "Nafarroako Gobernua, argitalpen (edo erakusketa, kasuan-kasuan) honetarako dirulaguntza eman badu ere, ez dator bat nahitaez bertan agertzen diren artikulu edo iritzien edukiarekin".

Ezein entitatek ezin izanen du Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili berak eginiko beste jarduerak argitaratzeko, ez badira propio diruz laguntzen deialdi honen bidez.

C.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztu beharrekoak:

a) Egindako jarduerari buruzko txosten zehaztua (2. eranskineko orrian finkatzen diren pausoen arabera, ahal dela).

b) Argazki erreportai bat (bideoan ere, aukeran), bosgarren klausulako 4. fasean zehazten den bezala.

c) Egindako gastuen zerrenda, esleipenarekin igorri zitzaien Excel kalkulu orrian. Ordainketak hamabigarren klausulan zehaztu bezala aurkeztuko dira. Esleipenean onetsitako gastuen aurrekontuaren araberako gastu horien zenbateko bera edo handiagoa ez bada justifikatzen, laguntza murriztu eginen da justifikatutako eta onetsitako proiektuaren egiazko kostura egokitzeko.

Mugaeguna (2008ko abenduaren 5a) pasatzean ez da fakturarik edo agiririk onartuko.

d) Diruz lagundutako talde edo entitateek egindako autoebaluazioa aurkeztu beharko da, bertan jarduera hastean paratutako xedeak zenbateraino bete diren agertuz (eranskineko 2. orrialdeko 4.3 eta 4.5 atalak).

e) CD-ROM bat, Windows sistema eragilea duten ekipoetan irakurtzeko modukoa, atal honetako a, b, d eta c letretako bertsio digitalarekin (zazpigarren klausulako B ataleko b eta c letretan zehazten den Excel kalkulu orria).

Entitateek baimena ematen diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari memoria eta autoebaluazioaren emaitzak osorik edo laburtuta, edozein baliabide fisiko edo elektronikoren bidez, argitara ditzan, betiere proiektuez arduratzen diren entitate eta pertsonak aipatuz, eginiko ekintzak eta haien arduradunak zabaltzeko eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren proiektuen kalitatea hobetzeko.

D.-Proiektua dela-eta orotariko intereseko materialak, hala nola, liburuak, liburuxkak, bideoak, afixak eta antzekoak, egin behar direnean, azken ordainketa egiteko onuradunak honakoak aurkeztu beharko ditu Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalean:

-Proiektuaren publizitaterako 1. fasean egindako materialen 50 ale.

-Proiektuaren zabalkunderako 5. fasean egindako materialen %10, gutxienez ere 50 ale.

-Baldintza hori ez da eskatuko prentsan edo irratian egin edo Internet bitartez eskaintzen den publizitatearen kasuan.

Erakusketen kasuan, entitate onuraduna beharturik egonen da erakusketa Nafarroako elkargo, ikastetxe, toki entitate, fundazio, eta abarri eta Nafarroako Gobernuari lagatzera, interesdunek aurretik eskatuta. Kasu horietan, garraiatu, muntatu, desmuntatu eta, beharrezkoak izanez gero, zaintzeko gastuak interesatuen kontu izanen dira. Materialak prestatu eta bi urtez egoera onean eduki eta haiek eskuratzeko erraztasunak ematea izanen da entitate onuradunaren eginbehar bakarra.

E.-Zerga arloko beharkizunak betetzea (lanbideen kotizazioen atxikipenak, behar bezala betetako fakturak, etab.) eta, proposamena nolakoa den, indarra duten arauekin bat etorriz, ezartzen den beste edozein baldintza betetzea.

Hamabigarrena.-Gastuen justifikazioa.

Kasu guztietan, gastuak justifikatzerakoan, fakturak luzatzeko baldintzak arautzeko erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak agintzen duena beteko da, eta jarduera aurkezturiko proiektuaren eta, beraz, deialdi honetako oinarrien arabera egin dela frogatu beharko da. Dekretu hori 2004ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Gastuak Excel artxibo batean bilduko dira eta 1etik aurrerako zenbakiak izanen dituzte, jatorrizko fotokopien edo fotokopia konpultsatuen bidez aurkezturiko agiriek bezala. 2008ko abenduaren 5ean bukatuko da epea, ostegunarekin. Dirulaguntzaren xede den proiektuaren aurrekontu osoko gastuak justifikatu beharko dira. Ordainketa transferentzia bidez eginen dela adierazten duten fakturekin batera hura egin dela frogatzen duen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztuko da.

Kilometrajearen ondoriozko gastuak (5. klausulako A eta B ataletan azaldu bezala) lehendakariaren, alkatearen edo kudeatzailearen zinpeko adierazpenaren bidez aurkeztuko dira eta ibilbideak, eginiko kilometroen kopurua eta gastuaren zenbatekoa adieraziko dira, aurrekontuan onetsiriko moduluaren arabera.

Hamahirugarrena.-Dirulaguntzen kontrola.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak diru-laguntzak emateko ezarritako baldintzak betetzen diren eta aurreikusitako jarduerak egoki egiten diren begiratuko du. Hori helburu, bidezko ikuskapen eta egiaztapenak egin ditzake, eta laguntzen onuradunei jarduerari buruzko informazio eta egiaztagiriak aurkezteko eska diezaieke, baita haren aurrean agertzeko ere. Horretarako, komenigarritzat jotzen baldin badu, laguntza teknikoa edukitzen ahalko du.

Hamalaugarrena.-Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna eta itzulketa.

-A modalitatea:

A modalitatera aurkeztutako proiektuak toki administrazioak edo mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak zuzenean batera finantzatuak direla ulertzen da.

-B modalitatea:

Deialdi honetako B modalitatera aurkezten diren proiektuek ez dute jasoko edo jaso erakunde publiko edo pribatuen beste laguntzarik, laguntza horiek Nafarroako Gobernuari aurkezten ez zaizkion gastuak ordaintzeko badira ere.

Deialdi hau, diru-laguntza jaso dezaketen zerrenda luze eta osatua duena, proiektuen finantzabide bakarra izan behar da; horrexegatik, gastuen %100era bitarteko diru-laguntzak ematen ditu, eta gauzatutako ekintzen zabalkundea egiteko eskubideak beretako gordetzen ditu.

Deialdi honen bidez dirulaguntza jasotzen duten proiektuek aurrerago beste laguntza publiko nahiz pribatu batzuk jasotzen badituzte, laguntzen onuradun diren entitateek eskuratutako diru-kopuruak osorik itzuli beharko dira, eta dirulaguntza ordaintzen den unetik dagozkion atzerapen korrituak eskatu ahalko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Hamabosgarrena.-Aplikatu beharreko araubidea.

Arau honek erregulatzen duen deialdia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen menpe egonen da bertan aurreikusi gabeko guztian.

Arau erregulatzaile hauen kontra, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarri bezala.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

ERANSKINA 1. ORRIA

Orotariko argibideak

1.-Laguntzen deialdiari buruzko argibide orokorrak.

Ingurumeneko boluntariotzako jardueretarako dirulaguntzen deialdian parte hartu nahi duten entitateek deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaeren tramitazio administratiboa errazteko, jarraian deialdiaren funtsezko edukiaren zenbait zati atera dira:

Agiriak:

-Eskabide orokorra.

-Hasierako proiektuak 2. orrialdean aurkeztuko dira (Word97 formatuan) eta aurrekontua Excel97 formatuan, paperean eta formatu digitalean, CD-ROM batean erregistraturik. Interesdunek interneten bidez eskuratzen ahal dute, departamentuaren www.navarra.es webguneko "Catálogo de Servicios/Ayudas y Becas" atalean.

-Azken memoriak testu librean aurkeztuko dira (Word97 formatuan, 2, puntua ikusi) eta aurrekontua Excel97 formatuan, biak paperean eta formatu digitalean, CD-ROM batean erregistraturik.

Epeak:

-Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun natural iraganik bukatzen da eskaerak aurkezteko epea.

-Dirulaguntzak hartzen dituzten proiektuen azken memoriak lehenbailehen aurkeztuko dira. Epea abenduaren 7an bukatuko da.

2.-Ohar zenbait, 2. orria betetzerakoan kontuan hartzekoak:

2.1. Entitate bakoitzak dirulaguntzetarako zenbat proiektu aurkezten dituen eta hainbat bigarren orrialde bete beharko ditu.

2.2. Inprimakiek bereziki proiektua aurkezteko balio dute. Bukaerako memoria egiteko gomendioa da testu libre bat idaztea, 2. orriko 4. atalaren ("proiektuaren deskripzioa") antzeko egiturarekin. Nafarroako Gobernuak argitaratu ahal izanen du memoria hori.

2.3. "Zenbakia eta lehentasuna" izeneko esparruan, orrialde hori dagokion proiektuaren zenbakia adierazi behar da. Zenbakiak hurrenkeran emanen dira. Proiektuaren zenbakia bat etorriko da Entitateak kasuko proiektuari esleitu dion lehentasunarekin.

2.4. Proiektua hobeki azaltzeko lagungarria dela iritziz gero, 3. orrietako bakoitzean jasotako informazioaren edukia osatzeko asmoz, beste agiri batzuk ere aurkez daitezke.

2.5. 2. fasean, boluntarioak gaitzekoan, egin beharreko prestakuntza ekintzak azaltzean honakoak zehaztu behar dira:

-Ikastaroaren programa, eman beharreko edukiak zehaztuz eta bai erabili beharreko metodologia, jarduerak eta bakoitzari emanen zaion denbora.

-Erabili asmo diren baliabide didaktikoak.

-Parte hartzen dutenei eman asmo zaizkien material idatziak, ikus-entzunezkoak edo bestelakoak (halakorik emateko asmoa baldin badago).

-Gauzatzea: ikastaroa non, zein hilabete, egun eta ordutan emanen den.

-Irakasleak: izen-deiturak, NANa, ikasketa tituluak. Bakoitzak eman behar dituen gaien zerrenda.

3.-Gastuen aurrekontuak proiektuetan aurkezteko modua.

3.1. Teknikari edo bestelako langileentzako ordainketa edo sariak sartzen badira aurrekontuetan, zehaztu behar da kontzeptua eta orduko (edo jarduerako) zenbat pagatzen den. Ordainketa horietan kontuan izan behar dira BEZa, edo/eta PFEZko deskontuak, pagatzen duen entitateak Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuan sartu behar baititu.

Enpresa hornitzaileek jaulki dituzten aurrekontuak (deusen hornitzerik izan bada) kasuko 2. orriari erantsiko zaizkio (paperean bakarrik).

3.2. Desplazamenduentzako gasturik izan bada, kilometro kopurua zehaztu behar da. Kilometroko prezioa ez da izanen Foru Administrazioak bere enplegatu publikoentzat ezarritako modulua baino handiagoa.

4.-Azken gastuak proiektuetan aurkezteko modua.

4.1.-Jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

4.2.-Fakturak azken memoriaren paperezko kopiari erantsiko zaizkio.

4.3.-Fakturek argibide hauek beharko dituzte:

-Jaulkitzailea: izena, helbidea eta IFZ.

-Hartzailea: izena, helbidea eta IFZ.

-Kontzeptua, fakturarena: unitateko prezioa eta artikuluen prezio orokorra.

-BEZa barne den adieraztea. Bestela, aipatu egin behar da. 600 eurotik gorako fakturetan BEZa zehaztu egin behar da.

Fakturaren zenbakia, data eta sinadura, eta honen gainean "jaso dut" esaldia.

-Hitzaldi, solasaldi eta abarrengatik "hizlarien ordainsariei" dagozkien fakturetan PFEZrako %15eko kenketa egin behar da. Horrelakoetan Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egindako ordainketaren ziurtagiria aurkeztuko da.

4.4.-Ordainketa transferentzia bidez eginen dela adierazten duten fakturekin batera hura egin dela frogatzen duen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztuko da.

ERANSKINA 2. ORRIA

2008an ingurumenaren arloan boluntario lanak egiteko laguntzen deialdia

Ale bat proiektuko.

1. Entitatearen identifikazioa.

Izena

Helbidea

Herria .......................... P.K.

Telefonoa: ......................... Faxa

Posta elektronikoa

Erregistro zk.a ...................... I.F.Z.

2. Jardueraren identifikazioa.

X bat ezarri behar den laukitxoan.

f Proiektuan f Egindakoa.

Datu orokorrak:

Laukiak beharrezkotzat jotzen diren bezainbat argibidez bete. Proiektua ahalik eta hobekien baloratzeko, eskatzen da testu libreko esparruetan labur eta zehatzak izatea.

Modalitatea:

X bat ezarri behar den laukitxoan.

f A (Toki entitateak) f B (Elkarteak).

Titulua

Proiektuaren zenbakia eta entitate eskatzailearentzat duen lehentasuna:

Zenbakia .................................. Lehentasuna

Proiektuaren arduraduna (izen-deiturak)

Telefonoa: ............................................ Faxa

Posta elektronikoa

3. Proiektuaren ingurumen testuingurua.

3.1. Jarduketa esparruak.

Laugarren klausula, zortzigarren klausulako 1. irizpidea.

3.2. Ingurumen arazo honetan jarduten du:

3.3. Proiektuaren lurralde eparrua:

3.4. Gauzatzeko behar diren baimenak:

4. Proiektuaren deskripzioa.

Memoria teknikoa, zortzigarren klausulako 2. irizpidea.

4.1. Helburu orokorra.

(Epe luzean lortu nahi dena):

4.2. Helburu berariazkoa.

(Berariazkoa, proiektuarekin lortzen ahal dena):

4.3. Ekintzak eta espero diren emaitzak.

Proiektuaren faseak, bosgarren klausula.

(Proiektua ekintzetan sailkatu eta ekintza bakoitzari emaitza batzuk esleitu):

1. fasea hauek osatzen dute: Proiektuaren publizitatea:

2. fasea hauek osatzen dute: Boluntariak gaitzea:

3. fasea hauek osatzen dute: Boluntarioen ekipamendua:

4. fasea hauek osatzen dute: Proiektua gauzatzea:

5. fasea hauek osatzen dute: Ekintzaren zabalkundea:

4.4. Kronograma.

Jarduera zerrenda bat proposatu eta egin asmo duzun hilabetean X bat jarri. Ekintza bezainbat ilara:

JARDUERAK Ur. Ot. Mr. Ap. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza.

4.5. Adierazleak.

Emaitzak neurtzeko eta helburuak lortzeko sistemak proposatu:

4.6. Proiektuaren alderdi berritzaileak.

Proiektuaren berezitasuna:

4.7. Gaitzeko prestakuntza ekintzak.

Zabal deskribatu ikastaroak, mintegia edo tailerrak, zein bere eduki, metodologia, jarduera, denbora, baliabide didaktiko, entregatu beharreko materialekin, eta horiek egiteko egun eta tokia eta irakasleak zehaztuta (ikus eranskineko 2.5 atala, 1. orria):

5. Entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzeko.

Zortzigarren klausulako 4. irizpidea:

5.1. Proiektuaren entitate arduraduna:

5.2. Entitate arduradunaren curriculuma.

Edozein arlotako proiektuak aipatu, zehazkiago bost urte honetan ingurumenaren arloan eginikoak:

5.3. Proiektuaren erreferentzia markoa.

Entitatearen jardueretan:

5.4. Proiektuaren entitate arduradunaren baliabideak.

Proiektuaren eskura jarritako baliabideak:

5.5. Entitate arduraduneko langileak.

Adierazi pertsona kopurua:

Soldatapekoak .............., Bazkideak ............, Boluntarioak

6. Proiektuaren zenbateko osoa.

Gogoratu diru-laguntza gehienez ere 15.000,00 eurokoa izanen dela entitate bakoitzeko:

7. Beste datu interesgarri batzuk:

Iragarkiaren kodea: F0806044