60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2008ko apirilaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "13,2 kV-ko linea. Eraldaketa Zentrorako deribazioa. Zangozako Araztegia" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzerako, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 17ko 9/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Epe hori amaitu eta aurkeztutako alegazio bakarra ebatzirik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak proiektua behin betikoz onetsi zuen, apirilaren 7ko 450/2008 Ebazpenaren bidez.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea presakoa da; izan ere, obrak lehenbailehen egitea ezinbestekoa da Zangozako hondakin urak tratatzeko Estazioan (HUTE) egiten den uren arazketa biologikoa egin ahal izateko, horrela osasun eta ingurumen arazoak saihestuko baitira.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Azpiegiturak, S.A.-NILSA enpresak alegatutako arrazoiak ikusirik eta aurrekontuan balioespenari aurre egiteko adina diru badagoela ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Presako deklaratzea "13,2 kV-ko linea. Eraldaketa Zentrorako deribazioa. Zangozako Araztegia" proiektuak ukitako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak sortzeko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea agortzen duela eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (NILSA) jakinaraztea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0806754