60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2008ko apirilaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Andosillako saihesbidea NA-134 errepidean (Ebroko ardatza)" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 17ko 24/2008 Foru Aginduaren bidez "Andosillako saihesbidea NA-134 errepidean (Ebroko ardatza)" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia jasaten duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Andosillako saihesbidea NA-134 errepidean (Ebroko ardatza)" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ondasun eta eskubide ukituak eskuratzeko kalkulatu den gastua 500.000,00 eurokoa da, 2008ko aurrekontuko "Inbertsioak azkartzeko plana, hitzarmena SPRINekin, desjabetzeak" (PEP E-07/000002-03) izeneko 620001-61100-6010-453214 kontusailaren kargura, eta 862.346,00 euro 2009ko aurrekontuari dagokion kontusailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak sortzeko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea agortzen duela eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Ekonomia Zerbitzuari eta SPRIN sozietate publikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0806753