60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2007ko otsailaren 19an, 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Fernando Izco García eta José Carlos Sánchez Gómez jaunak, igoera txandako izangaiak, eta Eduardo Zariquiegi Aldave jauna, txanda irekiko izangaia, izendatzeko proposamena aurkeztu du, hots, bete beharreko lanpostu adina izangai, haiek izan baitira oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0806970