59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

31/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, departamentu bereko kontseilariak apirilaren 23an eman zuen 59/2007 Foru Agindua indargabetzen duena. Foru agindu horren bidez, "Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi duenez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren apirilaren 23ko 59/2007 Foru Aginduaren bidez, "Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuari onespen teknikoa eman, eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zen.

Jarduketa horren xedea zen sestra aldatzea, Ebro ibaiak gainezka egitekotan, N-113 errepidea moztu beharrik ez izateko.

Foru agindu hori 2007ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

2007ko maiatzaren 22an, Inclam, S.A. enpresari eskatu zitzaion "Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuaren azterlan hidraulikoa egin zezala, hilabeteko epean. Azterlanaren emaitzek adierazten dutenez, errepidea zabaltzeak ur goraldi arruntak konponduko lituzke, baina ezohiko ur goraldirik egotekotan, N-113 errepideak ordez AP-15 autobideak eginen luke gainezka.

Beste alde batetik, 2007ko maiatzaren 25ean, hitzarmena sinatu zuten Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra, S.A. (Audenasa) enpresak, AP-15 autobidearen funtzionalitatea hobetzeko jarduketak egiteko, Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko emakida kontratua aldatzeko akordio bat ezartzeko eta aldaketa horrekin nahiz horren finantzaketarekin lotutako beste konpromiso batzuk hartzeko. Hitzarmen horren arabera, Audenasak "Hegoalderanzko erdilotunea, Valtierran, Nafarroako AP-15 autobidean" izeneko oinarrizko proiektua egin behar zuen, eta hura Nafarroako Gobernuak jarduketa horietarako eskuordetutako organoak onetsiko zuen. Autopistas de Navarra, S.A. enpresak, hitzarmen horretan ezarritakoarekin bat, "Hegoalderanzko erdilotunea, Valtierran, Nafarroako AP-15 autobidean" izeneko oinarrizko proiektua egin zuen. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak irailaren 12an emandako 117/200/ Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Audenasak erdilotune hori egin eta gero, N-133 errepideak Ebro ibaiaren zubi parean gainezka eginez gero, ibilgailuek AP-15 autobidetik egiten ahalko dute bidea.

"Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuak AP-15 autobidean uholdeak egoteko arriskua handituko lukeenez eta erdilotuneari esker N-113 errepideko ibilgailuek beste bide batetik joateko aukera izanen dutenez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak proiektu horretako obrak ez gauzatzea eta, hortaz, proiektuari onespen teknikoa eman zion foru agindua indargabetzea proposatu du.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak apirilaren 23an eman zuen 59/2007 Foru Agindua indargabetzea. Foru agindu horrek "Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuari onespen teknikoa eman zion.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Castejongo eta Valtierrako udalei jakinaraztea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 16an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0805906