59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Aldaketa, 1. banaketa eremuko UE-5 unitatea birzatitzeko proiektuan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko apirilaren 21ean egin bilkuran, erabakia hartu zuen aldaketa hasiera batean onesteko Udal Planeko 1. banaketa eremuko 5. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2008ko apirilaren 22an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0806296