II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ANTZIN
Xehetasun azterlana eta hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2008ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Antzingo industrialdeko 1 eta 2. lurzatien xehetasun azterlana, Antzingo Udalak sustatua, orobat onetsi ere hirigintzako hitzarmena Servicios Urtxeba, S.L.rekin, industrialdeko 2. lurzatiaren kudeaketarako.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Antzinen, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Javier Ibañez Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L0806268