59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

PUIU

2008ko kontu orokorra

Puiuko Udalak, 2008ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, adostasun txostena eman zuen 2007ko ekitaldiko kontuen espedientearen gainean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Puiun, 2008ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Pedro Leoz García.

Iragarkiaren kodea: L0806544