II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ELIZAGORRIA
2007ko kontuak
Elizagorriko Udalak, 2008ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, adostasun txostena ematea 2007ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokion kontu orokorrari, baita hura hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea ere, bitarte horretan interesdunek erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.
Elizagorrian, 2008ko apirilaren 18an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.
Iragarkiaren kodea: L0806149