59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NABASKOZE

Belarrak enkante publikoan

Nabaskozeko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, belarren aprobetxamendua zortzi urterako errentan emateko.

Azalera: 196 Ha inguru "Bala" alderdian.

Hasierako prezioa: 1.177,98 euro.

Proposamenak, bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak, Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan aurkeztuko dira iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Pleguak ondoren irekiko dira.

Gainerako baldintzak Kontzejuko Idazkaritzan daude.

Nabaskozen, 2008ko apirilaren 18an.-Kontzejuko burua, Jesús Gonzalo Iriarte.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................... Bizilekua: ................. Nabaskozeko "Bala" alderdian belarren enkantea eginen dela jakinik, ondoko zenbateko hau eskaintzen dut: .......... (letraz eta zenbakiz) euro eskaintzen ditut. Nabaskozeko Kontzejuak ezarritako baldintzei lotuko natzaie.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0805916