59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Mairagako Mankomunitateko Hondakin Ataleko arduradun lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Lehendakaritzako 2008ko otsailaren 28ko 12. ebazpenaren bidez onetsi zen Mairagako Mankomunitateko Hondakin Ataleko arduradun lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. 2008ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 14an, argitaratu zen deialdi hori.

Lehendakaritzako 2008ko apirilaren 3ko 16. ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 2008ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 18an, argitaratu zena.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda horren kontrako alegazioak aurkezteko epea bakar bat ere jaso gabe iraganik, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2008ko apirilaren 28ko 20. ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ondotik zehazten dena, onetsi zuen:

Onartuak:

ALCUAZ ZARATIEGUI, JOSE MARIA

IRAÑETA MONREAL, FERNANDO

LLORENTE SUESCUN, JOSE LUIS

Baztertuak:

MANSILLA, LATASA, ALFONSO

Baztertzeko arrazoia:

D mailakoa ez izatea, deialdiaren 2. oinarriko b) atalean eskatutako baldintza.

Tafallan, 2008ko apirilaren 29an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0806760