59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44/2008FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Adoración López Jurío Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretuen bidez, Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Adoración López Jurío Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau Departamentu honen Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0806840