59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUGARRAMURDI

"Zugarramurdiko Garapena, S.L." udal enpresaren estatutuak aldatzea

2007ko otsailaren 1ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1.-"Zugarramurdiko Garapena, S.L." udal enpresa arautzen duten estatutuak zuzentzea, Nafarroako merkataritza-erregistroak eskatu bezala.

2.-Ondorioz, aipatu estatutuak honelaxe aldatzea:

Estatutuetako 15. artikuluan azaltzen den "denak Udalbatzako kide izan beharko dute" adierazpena ezabatzea.

3.-Ondorioz, estatutuetako 15. artikulua honelaxe geldituko da:

"15. artikulua. Administrazio kontseilu batek administratu, gobernatu eta ordezkatuko du sozietatea, ahalmenik handienekin, salbu eta Batzar Orokorrari dagozkionak. Delako Kontseiluak hiru kide izanen ditu gutxienez eta zazpi gehienez ere.

Batzar Orokorrak lau urterako izendatuko ditu kontseilukideak, baina Udalbatzaren erabakiaren bidez, izaera hori galduko dute Udalbatzako kide izendatuak izan eta kontseilukide izateari uzten diotenek".

4.-Alkateari edo hura legez ordezkatzen duenari eskumena ematea zuzenketa idazkia sinatzeko, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 12.12 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Zugarramurdin, 2008ko martxoaren 13an.-Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0806664