II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BURLATAKO UDALEKO KIROL PATRONATUA
Kudeaketarako ahalmena ematea
Burlatako Udaleko Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzarrak, 2008ko otsailaren 4an egin bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:
1.-Burlatako Udalari ahalmena ematea behar diren deialdien tramitazioa eta kudeaketa egiteko, langile finkoen arteko hautapen proben bidez administrari-ofizial izateko lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda osatu beharrez, hori guztia Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluari jarraikiz.
2.-Erabaki hau argitaratzeko agintzea, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15.3 artikuluko ondorioak izan daitezen.
3.-Erabaki hau Burlatako Udalari igortzea, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2008ko apirilaren 17an.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0806263