I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
AKATS ZUZENKETA, apirilaren 9an Enpresa zuzendari nagusiak emandako 1220/2008 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen Interneteko banda zabaleko konexiorako diru-laguntzen 2008. urteko deialdia.
Ebazpen haren argitalpenean (2008ko apirilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 51. zk.) akatsak daudela ikusirik, bidezko da zuzentzea.
4623. orrialdeko 2. zutabean, 3. eta 4. oinarrietan, honela dio:
"GPRS/UM/HSPDA"
Honela behar du:
"GPRS/UMTS/HSPDA"
Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.
Iragarkiaren kodea: F0806911