59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43/2008 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Jesús María Bengoechea Miranda Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abuztuaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Jesús María Bengoechea Miranda, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Departamentu honen Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0806841