58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONAMARIA

Aurrekontuak. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2008ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2008ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 19an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo dira Udalaren 2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.

DIRUSARRERAK:

I. kapitulua. Zuzeneko zergak: 60.250,00 euro.

II. kapitulua. Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

III. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 21.450,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 117.572,00 euro.

V. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 119.891,00 euro.

VII. kapitulua. Kapital-transferentziak eta kapitaleko bertzelako dirusarrerak: 504.328,62 euro.

Dirusarrerak, guztira: 838.491,62 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua. Langileen gastuak: 98.473,33 euro.

II. kapitulua. Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 93.192,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 74.818,40 euro.

VI. kapitulua. Inbertsio errealak: 570.807,89 euro.

VII. kapitulua. Kapital transferentziak: 1.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 838.491,62 euro.

Donamarian, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0806401