58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAITZ

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2008ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2008ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, apirilaren 2an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen laburpena:

Sailkapen ekonomikoa

DIRUSARRERAK

A) Eragiketa arruntak:

I. kapitulua. Zuzeneko zergak: 112.250,00 euro.

II. kapitulua. Zeharkako zergak: 38.000,00 euro.

III. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 760,00 euro.

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak: 167.496,00 euro.

V. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 100,00 euro

B) Kapital eragiketak:

VI. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea.

VII. kapitulua. Kapital-transferentziak eta kapitaleko bertzelako dirusarrerak

VIII. kapitulua. Finantza-aktiboak.

IX. kapitulua. Finantza-pasiboak.

Guztira: 318.606,00 euro

GASTUAK

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua. Langileen ordainsariak: 103.900,00 euro

II. kapitulua. Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 73.790,00 euro

III. kapitulua. Finantza-gastuak: 300,00 euro

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak: 140.616,00 euro

B) Kapital eragiketak:

VI. kapitulua. Inbertsio errealak.

VII. kapitulua. Kapital transferentziak.

VIII. kapitulua. Finantza-aktiboak.

IX. kapitulua. Finantza-pasiboak.

Guztira: 318.606,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.

Iragarkiaren kodea: L0806408