58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

41/2008 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrekoak direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Kontu-hartzailetzak adostasun txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Hezkuntza Departamentuko, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko burutza batzuen berariazko baldintzak eta mailak aldatzea.

1.-Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 35084) C edo D maila ematen zaio, baldintza berariazkorik gabe.

2.-Aldatu egiten da irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 7204) eta Hezkuntza Departamentuko Eraikuntza Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 33199) C edo D maila ematen zaie, baldintza berariazkorik gabe.

3.-Aldatu egiten da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze Lanetarako Ataleko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 33428) A edo B maila ematen zaio, berariazko baldintzarik gabe.

4.-Aldatu egiten da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 5872) B edo C maila ematen zaio, berariazko baldintzarik gabe.

2. artikulua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Nafarroako Mendekotasun Agentziako lanpostu bati euskaraz jakin beharraren eskakizuna esleitzea.

Euskarazko 2. jakite maila esleitu zaio logopeda lanpostu bati. Lanpostua Nafarroako Mendekotasun Agentziako Arreta Goiztiarreko Zentroari atxikita dago eta 7940 zenbakia du.

3. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3751 zenbakia duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1202 zenbakia duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Zuzendari lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2839 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Unibertsitateko erdi mailako tituludunen lanpostu huts bat (laneko arriskuen prebentzioa), funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, pllantilla organikoan 8185 zenbakia duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8186 zenbakia duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Gizarte hezitzaileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8187 zenbakia duena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa onesten duen uztailaren 20ko 100/2005 Foru Dekretua aldatzea.

1.-Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluari 3. atala erantsi zaio, honakoa dioena:

"3. Administrarien edo administrari-ofizialen lekualdatze lehiaketen ondoriozko lanpostu hutsak (C mailakoak) administrari laguntzaileen lanpostu hutsak bihurtuko dira zuzenean (D mailakoak)."

2.-Foru dekretu horretako 7. artikuluari 16. atala gehitu zaio, honako hau dioena:

"16. Zuzendaritza Nagusi edo erakunde autonomo bakoitzean besteak beste zuzendaritzako idazkari lanak bere gain hartzen dituen langileari %6ko lan-osagarria emanen zaio lan horiek egiten dituen bitartean.

Lan horien gaineko ardura kasuan kasuko zuzendari nagusiak edo erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak esleituko dio berariaz, eta burutza batekin bateraezina izanen da. Eginkizun horiek kasuan kasuko atxikipen eremuan C edo D mailan ari den eta administrarien, administrari laguntzaileen edo horiekin parekatutako lanpostu batean ari den langile bati esleituko zaizkio."

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0806756