58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ERROIBAR

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen espedientea jendaurrean egongo dela udaletxeko bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Erburu okindegia S.C.I. Jarduera: prestalekua duen okindegia. Tokia: Aurizberri, 9. poligonoa, 274. lurzatia.

Lintzoainen, 2008ko apirilaren 18an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0806199