58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2008 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Protokolo Zerbitzuko zuzendariak emana, gastu txikiak baimentzeko eskumena Protokolo Jarduketen Ataleko buruari eskuordetzen diona.

Ikusirik espedientean bildutako txosten juridikoa.

Kontuan harturik 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak xedatutakoa, organoen artean eskumenak eskuordetzeari dagokionez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 49. artikuluaren eta 2006. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legearen 34. artikuluaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Protokolo Zerbitzuko Protokolo Jarduketen Ataleko buruari eskuordetzea gastuak baimentzeko eskumena, gehienez ere 5.000 euroko zenbatekoarekin (BEZa kanpo), zerbitzuaren ohiko funtzionamendurako.

2. Ebazpen hau igortzea Protokolo Jarduketen Ataleko buruari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ogasun Departamentuak Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioetarako.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 21ean.-Protokolo Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Magán López.

Iragarkiaren kodea: F0806454