58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

2008ko plantilla organikoa aldatzea

Iruñerriko Mankomunitateko Gobernuko Batzorde Iraunkorrak Iruñerriko Mankomunitateko plantilla organikoa honelaxe aldatzea onetsi zuen, 2008ko apirilaren 15ean eginiko bilkuran:

"Plantilla organikoa aldatzea, eduki hau sartuta:

1.-%3,72 handitzea, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, lanpostuko osagarria ondoko lanpostuotan:

-Aholkularitza Juridikoko Zuzendaritza

-A-J Kontratazio eta Kontrol Juridikoko Atala

-A-J Kontrol Juridikoko Atala

2.-Zuzendaritza karguko osagarria ezartzea (%3,72koa), 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, idazkari nagusiaren eta kontu-hartzailearen lanpostuetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan zehar, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2008ko apirilaren 16an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0806481