58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Allo Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko apirilaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.

3. Mankomunitateari atxikitako langileen plantilla organikoa onestea.

4. Aditzera ematea agiriak ikusgai egonen direla Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen administrazio egoitzan (Alloko Udaletxea, 2. solairua; Fueros plaza, 5) hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa bete dadin.

Allon, 2008ko apirilaren 17an.-Mankomunitateko burua, Amaya Chocarro Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0806719