58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CORTES

2008ko plantilla organikoaren aldaketa

Cortesko Udalak, 2008ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen aho batez. Hona hemen testu osoa:

Bigarrena.-2008ko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batean onestea.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitzen dituen martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuan xedatutakoa, Administrazioak eta sindikatuek izenpetu zuten akordioa betez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzkoa, 2006. eta 2007. urteetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak ezartzen du plantillak aurrekontua indarrean dagoen bitartean aldatu ahal izateko beharrezkoa izanen dela hura aldatzeko tramiteak betetzea. Beraz, artikulu hori azterturik, udalburutzak proposatu dio Udalbatzaren osoko bilkurari erabaki hau har dezan:

1. Hasiera batean onestea Cortesko Udalaren 2008ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa hau, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, lanpostuko osagarria handituz gisa honetara:

-A maila: %3,72.

-B maila. %3,57.

-C maila: %3,36.

-D maila: %2,99.

-E maila: %3,21.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia atera ondotik, bizilagun edo interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Aditzera ematea aurreko lerroaldean aipatu tramitean ez bada erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Cortesen, 2008ko apirilaren 24an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0806466