58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzordeak, 2008ko apirilaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Cadreitan, 2008ko apirilaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Engracia Fernández Reyero.

Iragarkiaren kodea: L0806290