58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANUE

Anueko Udal Planeko eraikuntzaren ordenantza orokorreko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2008ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batean eraikuntzaren ordenantza orokorreko aldaketa xehakatua, Anueko Udal Planeko 117 eta 73. artikuluei dagokiena. Gabriel Jubera Villegas jaunak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Anuen, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L0806324