58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Udal Planaren aldaketaren hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altsasuko Udal Planeko Hirigintza Araudi Bereziko 10. artikuluaren aldaketa, industrialdeetako hiri-lurzoru finkatuaren araubideari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 eta 79. artikuluek ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2008ko apirilaren 22an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0806355