58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko apirilaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Urzainkiko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abuztuaren 31ko 1137/2007 Errege Dekretuaren bidez, hauteskunde partzialetarako deialdia egin zen Urzainkiko Udalean, besteak beste, eta ez zen hautagai-zerrenda bat bera ere aurkeztu. Hortaz, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181.2 artikuluak 182. artikuluko hirugarren idatz-zatiari dagokionez xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak kudeaketa batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU

1. Urzainkiko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea José María Baines Conget, Angel Mainz Rodrigo, José Ramón Azanza Perea, Pedro José Cherrail Barricat eta Ricardo Galech Glaría, beraiek osatuko baitute Kudeaketa Batzordea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Urzainkiko Udalari.

Iruñean, 2008ko apirilaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0806307