58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

51/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Hezkuntza kontseilariak emana, kontseilari horrexek maiatzaren 23an emandako 52/2007 Foru Agindua eta 53/2007 Foru Agindua aldatzen dituena. Agindu horiek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ematen diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketei buruzkoak dira.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko urriaren 15eko Erabakiaren bidez, DBHko 4. kurtsoko curriculum aukerak osatzen dituzten irakasgai multzoak orientatzaileak direla ezarri zuen.

Horrenbestez, ikastetxeek osatu edo eratuko dituzte curriculum aukera horiek, beren autonomiaz baliaturik.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak ondokoa aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du:

a) 52/2007 Foru Agindua, maiatzaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen ezarpena arautzen duena, eta Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetexe pribatu itunduetan ikasketa horiek izanen duten ordutegia finkatzen duena, eta

b) 53/2007 Foru Agindua, maiatzaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapari dagozkion aukerako irakasgaien curriculuma onetsi eta irakasgai horiek nola eman arautzen duena, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoko aukerak ere onesten dituena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Asteko eskola orduak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

1. artikulua. 52/2007 Foru Aginduko eranskinen edukia aldatzea.

1. Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 52/2007 Foru Aginduko I. eranskinaren edukia aldatu eta honela agertuko da:

I. ERANSKINA

Asteko eskola orduak G eta G/A ereduetan

Natur zientziak

3

3

4

-

10

Gizarte zientziak, geografia eta historia

3

3

3

3

12

Matematika

4

4

4

4

16

Gaztelania eta literatura

4

4

4

4

16

Atzerriko hizkuntza

3

3

3

3

12

Gorputz hezkuntza

2

2

2

2

8

Teknologiak

2

3

-

-

5

Musika

3

-

2

-

5

Plastika eta ikus-hezkuntza

-

2

2

-

4

Erlijioa / Hezkuntza-arreta

2

2

1

1

6

Hezkuntza etiko-zibikoa

-

-

-

2

2

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

-

-

1

-

1

Aukerakoa

3

3

3

-

9

Curriculum aukera (3 irakasgai) + Aukerakoa

-

-

-

10

10

Tutoretza

1

1

1

1

4

2. Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 52/2007 Foru Aginduko II. eranskinaren edukia aldatu eta honela agertuko da:

II. ERANSKINA

Asteko eskola orduak D eta D/A ereduetan

Natur zientziak

3

3

3

-

9

Gizarte zientziak, geografia eta historia

3

3

3

3

12

Matematika

4

4

4

3

15

Gaztelania eta literatura

3

3

3

4

13

Euskara eta literatura

3

3

3

4

13

Atzerriko hizkuntza

3

3

3

3

12

Gorputz hezkuntza

2

2

2

2

8

Teknologiak

2

2

-

-

4

Musika

2

-

2

-

4

Plastika eta ikus-hezkuntza

-

2

2

-

4

Erlijioa / Hezkuntza-arreta

2

2

1

1

6

?Hezkuntza etiko-zibikoa

-

-

-

2

2

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

-

-

1

-

1

Aukerakoa

2

2

2

-

6

Curriculum aukera (3 irakasgai)

-

-

-

7

7

Tutoretza

1

1

1

1

4

2. artikulua. 52/2007 Foru Aginduko 3. artikulua aldatzea.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 52/2007 Foru Aginduko 3. artikulua aldatu eta honela agertuko da:

"3. artikulua. Ordutegia hizkuntza ereduen arabera banatzea.

1. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da irakasgai bakoitzak zenbat eskola ordu izanen dituen astean G ereduan, alde batetik, eta G eta A ereduan, bestetik, ikastetxe berean ematen direnean.

2. Foru agindu honen II. eranskinean ageri da irakasgai bakoitzak zenbat eskola ordu izanen dituen astean D ereduan, alde batetik, eta D eta A ereduan, bestetik, ikastetxe berean ematen direnean."

II. KAPITULUA

Aukerako irakasgaiak eta curriculum aukerak

3. artikulua. 53/2007 Foru Aginduko 3. artikulua aldatzea.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 53/2007 Foru Aginduko 3. artikulua aldatu eta honela agertuko da:

"3. artikulua. Aukerako irakasgaiak.

1. Foru agindu honen I. eranskinean eta II. eranskinean kurtsoen arabera banatuta daude etapako aukerako irakasgaiak.

2. Ikasleak aukerako irakasgai bat izanen du kurtso bakoitzean.

3. Ikastetxeek aukerako irakasgaiak beren ezaugarrien eta ikastetxeko baliabideen arabera eskainiko dituzte.

4. III. eranskinean aukerako irakasgai hauen curriculuma dago:

-Oinarrizko matematika

-Literatura sorkuntza

-Literatura sorkuntza, D eredua

-Matematikan sakontzen

-Oinarrizko hizkuntza trebetasunak

-Oinarrizko hizkuntza trebetasunak, D eredua

-Kultura klasikoa

-Matematikan sakontzen (4.ekoa)

-Fisika eta kimikan sakontzen

-Literatura unibertsala

-Geografia ekonomikoa

-Lanbide hastapena - Helduarora eta bizitza aktibora igarotzea."

4. artikulua. 53/2007 Foru Aginduko 4. artikulua aldatzea.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 53/2007 Foru Aginduko 4. artikulua aldatu eta honela agertuko da:

"4. artikulua. Curriculum aukerak.

1. Laugarren kurtsoan, hiru irakasgaiz osatutako curriculum aukerak eskaintzen ahalko dituzte ikastetxeek; honako hauek, orientazio gisa: Zientzia, Giza Zientziak eta Teknologia, II. eranskinean ageri denaren arabera. Curriculum aukera bakoitzari lotuta irakasgai bat dago, eta hori emateko hiru eskola ordu izanen dira astean. Zientziako aukerari lotuta Fisika eta Kimika dago, Giza Zientzietako aukerari lotuta Latina eta Teknologiako aukerari lotuta Teknologia.

2. II. eranskinean zehaztuta dago ikastetxeek zer irakasgairekin eratzen ahal dituzten curriculum aukerak, kontuan hartuta, 25/2007 Foru Dekretuko 6.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ikasleek hiru gai izan behar dituztela, curriculum aukerako irakasgai gisa edo aukerako irakasgai gisa, eta beti bermatuko dela curriculum aukera gisa izaten diren hiru irakasgaiek astean bi eskola ordu izanen dituztela gutxienez.

3. Nolanahi ere, ikastetxeek beren hezkuntza eskaintza osatzen duten curriculum aukeren azken eraketaren berri Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari emanen diote, hark ezarritako baldintza eta epeetan.

4. Laugarren kurtsoko Atzerriko bigarren hezkuntzaren, Plastika eta ikus-hezkuntzaren, Musikaren, Teknologiaren, Informatikaren, Latinaren, Biologia eta geologiaren eta Fisika eta kimikaren curriculuma martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren II. eranskinean azaltzen da. Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzaren curriculuma ezarri da."

5. artikulua. 53/2007 Foru Aginduko 6. artikulua aldatzea.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 53/2007 Foru Aginduko 6. artikuluaren 1. atala aldatu eta honela agertuko da:

"1. Ikastetxe guztiek zilegi izanen dute ikastetxe bakoitzak diseinatutako aukerako irakasgaiak eskaintzea, bai 3. kurtsoan bai 4.ean."

6. artikulua. 53/2007 Foru Aginduko eranskinen edukia aldatzea.

1. Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 53/2007 Foru Aginduko I. eranskinaren edukia aldatu eta honela agertuko da:

I. ERANSKINA

DBHko 1., 2. eta 3. kurtsoko aukerako irakasgaiak eta asteko eskola orduak, hizkuntza ereduen arabera

Ikasleak aukerako bat hautatuko du kurtso bakoitzean (*).

-Atzerriko bigarren hizkuntza

-Oinarrizko matematika

-Literatura sorkuntza

-Atzerriko bigarren hizkuntza

-Matematikan sakontzen

-Oinarrizko hizkuntza trebetasunak

-Atzerriko bigarren hizkuntza

-Kultura klasikoa

-Ikastetxeak diseinatutakoa

2 ordu bakoitzak

3 ordu bakoitzak

(*) A ereduko Euskara eta literatura, G/A ikastetxe batean, aukerako irakasgai gisa emanen da eta 3 eskola ordu izanen ditu astean.

2. Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 53/2007 Foru Aginduko II. eranskinaren edukia aldatu eta honela agertuko da:

II. ERANSKINA

DBHko 4. kurtsoko curriculum aukerak eta aukerako irakasgaiak, G eredua soilik ematen duten ikastetxeetan

CURRICULUM AUKERAK. DBHKO 4.A

ZIENTZIA GIZA ZIENTZIAK TEKNOLOGIA ORDUAK

AUKEREI LOTUTAKO IRAKASGAIAK

FISIKA ETA KIMIKA LATINA TEKNOLOGIA 3 H.

Curriculum aukera osatzen duten irakasgaiak (bi irakasgai):

-Biologia eta geologia

-Fisika eta kimika

-Latina

-Atzerriko bigarren hizkuntza

-Informatika

-Plastika eta ikus-hezkuntza

-Musika

-Teknologia

Orduak: 2 edo 3 ordu bakoitzak

AUKERAKO IRAKASGAIAK. DBHKO 4.A

Ikasleak aukerako irakasgai hauetako bat izanen du:

-Matematikan sakontzen

-Fisika eta kimikan sakontzen

-Literatura unibertsala

-Geografia ekonomikoa

-Lanbide hastapena - Helduarora igarotzea

-Ikastetxeak diseinatutakoa

-Curriculum aukeraren barruan hautatu ez diren irakasgaiak

Orduak: 1, 2 edo 3 ordu bakoitzak

Curriculum aukerako hiru irakasgaien orduak eta aukerako irakasgaiarenak batuta 10 eskola ordu izanen dira astean.

DBHKO 4. KURTSOKO CURRICULUM AUKERAK ETA AUKERAKO IRAKASGAIAK

G eta A ereduak ikastetxe berean

DBH-KO 4. KURTSOKO CURRICULUM AUKERAK

ZIENTZIA GIZA ZIENTZIAK TEKNOLOGIA ORDUAK

AUKEREI LOTUTAKO IRAKASGAIAK

FISIKA ETA KIMIKA LATINA TEKNOLOGIA 3 H.

Curriculum aukera osatzen duten irakasgaiak (bi irakasgai):

-Biologia eta geologia

-Fisika eta kimika

-Latina

-Informatika

-Plastika eta ikus-hezkuntza

-Musika

-Teknologia

Orduak: 2 ordu bakoitzak

-Atzeriko bigarren hezkuntza (G eredua): 3 ordu.

DBH-KO 4. KURTSOKO AUKERAKO IRAKASGAIAK

Ikasleak aukerako irakasgai hauetako bat izanen du:

-Matematikan sakontzen

-Fisika eta kimikan sakontzen

-Literatura unibertsala

-Geografia ekonomikoa

-Lanbide hastapena - Helduarora igarotzea

-Ikastetxeak diseinatutakoa

-Curriculum aukeraren barruan hautatu ez diren irakasgaiak

Orduak: 2 edo 3 ordu bakoitzak

A ereduko ikasleentzako Euskara eta literatura aukerako irakasgai gisa emanen da eta 3 eskola ordu izanen ditu astean.

Curriculum aukerako hiru irakasgaien orduak eta aukerako irakasgaiarenak batuta 10 eskola ordu izanen dira astean.

DBHKO 4. KURTSOKO CURRICULUM AUKERAK

D eredua. D eta A ereduak ikastetxe berean

DBH-KO 4. KURTSOKO CURRICULUM AUKERAK

ZIENTZIA GIZA ZIENTZIAK TEKNOLOGIA ORDUAK

AUKEREI LOTUTAKO IRAKASGAIAK

FISIKA ETA KIMIKA LATINA TEKNOLOGIA 3 H.

Curriculum aukera osatzen duten irakasgaiak (bi irakasgai):

-Biologia eta geologia

-Fisika eta kimika

-Latina

-Atzerriko bigarren hizkuntza Informatika

-Plastika eta ikus-hezkuntza

-Musika

-Teknologia

Orduak: 2 ordu bakoitzak

3. Aldatu egin da Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 23an emandako 53/2007 Foru Aginduko III. eranskinaren eredua, kendu egin baita Literatura unibertsala izeneko aukerako irakasgaiaren curriculuma, D ereduari dagokiona (2007ko ekainaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 7029. orrialdetik aurrera ageri da).

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko apirilaren 4an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0805597