58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

502/2008 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Erriberriko mendebaldeko hondakin uren hodia eta ponpaketa" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 4ko 24/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 17an emandako 338/2008 Ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi zen aipatutako proiektua.

2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presako deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Erriberriko Udaleko alkateari dei egitea, 2008ko maiatzaren 27an aipatutako udalean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Sagrario Melón Vital eta María Isabel Isabel Vidaurre Argote izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Erriberriko Udaleko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2008ko apirilaren 22an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

ERRIBERRIKO UDAL MUGAPEKO ZENBAIT FINKA OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO ZITAZIOA

Aktak egiteko tokia: Erriberriko Udala.

Eguna: 2008ko maiatzaren 27a.

FINKAREN POLIGONO LURZATI

9:30 Luis Gómez Roncero Pio XII, 35-behea. 31008 Iruña (Nafarroa) OL-02 14 655

9:50 María Teresa Pérez-Rada Gorosabelen oinord. Mikeleteak, 1. 20008 Donostia (Gipuzkoa) OL-07 15 1192

10:20 María Victoria Ochoa Martínez. Rua Alcalde Maillata, 2-1.a 31390 Erriberri (Nafarroa) OL-21 9 339

Jakinaraz.: Javier Ochoa Martínez

11:10 Inés Echarri Baztán Rua Alcalde Maillata, 8. 31390 Erriberri (Nafarroa) OL-24 9 789

OL-28 9 345

11:50 María Presentación Múgica Garnica Brígida Esparza, 2-1-ezk. 31390 Erriberri (Nafarroa) OL-26 9 749

12:10 Coprex 2000 S.L. La Plana, 12. 31300 Tafalla (Nafarroa) OL-25 9 791

Iragarkiaren kodea: F0806455