58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LEITZA

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimendua jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.b) artikuluan aipatzen den ibilgailu abandonatuaren gaineko errekerimendua jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

Jabea: Bilbex Construcciones, S.L., Ondarroa kalea, 8 - 1 A. 48004 Bilbao. Ibilgailua: Citroen AX-14. Matrikula: NA-6188-AD. Ibilgailu abandonatua dagoen lekua: Landa industrialdean. Leitza (Nafarroa).

Ibilgailua dagoen egoera: orokorrean txarra eta ibiltzeko gaitasuna gutxitua.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost egun balioduneko epean, errekerimendu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, abandonatuta dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen da, dagokion zigorra ezartzeari deusetan kalterik egin gabe.

Leitzan, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0806482