I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
626/2008 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Obstetrizia eta Ginekologiako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologiako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Obstetrizia eta Ginekologiako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
-Txanda irekia
Onartuak:
ARPA NADAL, EVA M.ª
CAMPO MOLINA, M.ª GEMA
ECHAVARREN PLAZA, VIRGINIA
FERNANDEZ ROMASANTA, AGUSTINA
GARCIA MANERO, MANUEL
GARCIA MUTILOA, M.ª ANGELES
LAMBERTO COLOMO, NEREA
LAPEÑA CALAVIA, SUSANA
MARTIN MANSO, ANA MARIA (P)
MODROÑO BLANCO, ANA ISABEL
PEÑAS PARRILLA, VERONICA
PEREZ RODRIGUEZ, ANA FELICITAS
PEREZ SANZ, CRISTINA
POMBO MUNILLA, IZASKUN
TABUENCA VICEN, CRISTINA
Baztertuak: inor ez.
Oharra: izangai batek ere ez du euskara dakiela frogatu, ezta horretarako proba eskatu ere.
2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko apirilaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0805945