58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZABALTZA

Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2008ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xekakatuak aldatzen dituen espedientea, Ubaniko 2. poligonoko 16. lurzatian den eraikinaren solairuen gehieneko altuera 8,57 metrokoa izan dadin, Ramón Ciganda Pueyo jaunak sustaturik, nahiz aldaketa horretarako aurkeztu dituen arrazoiak atzera bota diren, baina ez zaie kalterik eragin nahi lurzati horretako 6 etxebizitzen erosleei.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Arraitzan (Zabaltza), 2008ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L0806639