58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak apirilaren 14an ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko La Alberguería industrialdeko 8.4 lurzatiko xehetasun azterlana, L.M. Machines, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2008ko apirilaren 14an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0805818