58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena: 10. poligonoko 392 eta 716. lurzatiak, C-3 sektorea

Azkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarra 2008ko apirilaren 9an bildurik, hasiera batean onetsi zuen C-3 sektoreko 10. poligonoko 392 eta 716. lurzatien xehetasun azterlana, eraikuntzaren lerrokadurak aldatzen dituena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Azkoienen, 2008ko apirilaren 18an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0806118