58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mendigorriko Hirigintzako zeingotzi delegatuak, 2008ko apirilaren 10ean, hasiera batean onetsi du Mendigorriko 1. poligonoko 46. lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Kaleberri, S.L.k eta Telatuberri, S.O.k osaturiko aldi baterako enpresa batasunak U.E. 3.44 exekuzio unitatean sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendigorrian, 2008ko apirilaren 11n.-Hirigintzako zinegotzi delegatua, José María Beasoain de Paulorena Muru.

Iragarkiaren kodea: L0805839