58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko apirilaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Getze Galarko S-4 sektoreko lurzatien xehetasun azterlana, Fernando Muro Garcíak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0806436