58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Castejongo alkateak, 91/2008 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, 1876, 1877, 1878, 1879 eta 1880. lurzatien xehetasun azterlana hasiera batez onestea erabaki zuen, Promoción Marfer, S.L.k eta Promociones Victorino Vicente, S.L.k sustatuta. Era berean, adierazi zuen komeni zela xehetasun azterlanaren agiri osagarriak aurkeztea behin betiko onetsi aurretik, hirigintzako aholkularien txostenean xedaturikoa zuzentzeko xedez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Castejonen, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0805766