58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Aitzoaingo (Berriobeiti) UR-16 jarduketa unitatearen borondateko birzatiketa. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udaleko alkateak, otsailaren 18ko ebazpenaren bitartez hasiera batean onetsi zuen Aitzoaingo (Berriobeiti) UR-16 jarduketa unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Isabel Erdocia Arrubarrena andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egon da, iragarkia prentsan argitaratuta 2008ko otsailaren 25ean eta 2008ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 17an.

Jendaurreko epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da Aitzoaingo (Berriobeiti) UR-16 jarduketa unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Isabel Erdocia Arrubarrena andreak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Berriobeitin, 2008ko apirilaren 18an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0806122