58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

EDIKTUA

Bi mila eta zortziko apirilaren lauan, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman zuen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko idazkariak, 2008ko martxoaren 13ko idazkian (2008ko martxoaren 17an jasoa 995 zenbakiarekin sarrerako erregistroan), jakitera ematen du Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela abenduaren 31ko 532/2007 Foru Aginduaren araberako ebazpenaren aurka. Prozedura arrunteko arauei jarraituz tramitatzen ari den 31/2008 prozeduraren barrenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legean xedatutakoari jarraituz, espediente administratiboa igortzeko eskatzen du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren arabera; orobat, interesdunei dei egiteko, 49. artikuluan aurreikusitako moduan.

Jurisdikzio horretan inpugnaturiko erabakiaren legezkotasuna defenditzearren, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 50. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da korporazio hau agertu eta pertsonatzea errekurtso horretan.

Horiek horrela, legez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legearen 21-1-i artikuluari jarraikiz.

Honako hau xedatu dut:

Lehena: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 31/2008 prozedura arruntari buruzko espedientea, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak aurkeztua.

Bigarrena: 16/2008 prozedura arruntean agertzea alderdi demandatu gisa, eta Udalaren ordezkaritza eta defentsa Jaime Ubillos Mosso prokuradorearen esku uztea, honezkero horretarako duen ahalordearen kariaz, eta jarduketen zuzendaritza, berriz, Blas Ignacio Otazu Amatriain eta Ana Otazu Vega abokatuen esku.

Hirugarrena: ebazpen hau espedientean interesdun gisa azaltzen direnei jakinaraztea, hura eman eta hurrrengo bost egunetan, eta bederatzi eguneko epea ematea demandatu gisa agertu ahal izateko.

Laugarrena: ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Bosgarrena: ebazpen hau betetzeko sortzen diren gastuak Udalaren aurrekontu arruntaren 1-121-22603 kontu-sailetik ordainduko dira.

Seigarrena: ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta korporazio honen ordezkaritzari eta defentsari.

Elizondon (Baztan), 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0806565