58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, apirilaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri honetako hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 197 eta 198. lurzatien urbanizazio proiektua, Los Fudres-Rebabi Construcciones, S.L.k eskatuta.

Proiektuari buruzko agiriak udal idazkaritzan daude ikusgai, interesdunek 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aztertu eta egoki juzgatzen dituzten oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Arguedasen, 2008ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0805767