58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altsasuko Udal Planeko UE 19(a) exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren konpentsazioa dirutan emateko eta 4. poligonoko 905. lurzatia saltzeko, Fermin Tanco Lopez jaunak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Altsasun, 2008ko apirilaren 22an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0806302