58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

613/2008 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan BSE/Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko mediku atxikia izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 26ko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan BSE/Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko mediku atxikia izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko otsailaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan BSE/Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko mediku atxikia izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ARTAJONA ROSINO, ALICIA

CALVO BENITO, ANA MARIA

CIRES BEZANILLA, JESUS MANUEL

GARDE LECUMBERRI, CARLOS

GARDE LECUMBERRI, MARIA DOLORES

MARTINEZ DOMINGUEZ, ANA PATRICIA

MARZO VIRTO, JOSE

MIRANDA MURUA, MARIA DEL CORO

MORAS PEREZ, NATALIA

PEREZ OMEÑACA, MARIA FELICIDAD

SANZ DE PABLO, MIGUEL ANGEL

SEBASTIAN LABAYEN, JOSE LUIS

SUAREZ ALECHA, FCO. JAVIER

Baztertuak: Inor ez.

Oharra: Izangai bakar batek ere ez du Euskara dakiela frogatu, ez eta proba egiteko eskaerarik egin ere.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0805917