57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Alkate jaunaren ebazpena

Iturengo Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa, lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatzeko ondoko lur hauek, plan partzialari dagokion antolamendu xehakatua izanen dutelarik: Iturengo 2. poligonoko 273. lurzatia eta 2. poligonoko 274, 275, 279 eta 21. lurzatien parte bat; orobat onetsi zuen jendaurrean edukitzea hilabeteko epean.

Epea 2008ko apirilaren 24an bukatzen dela ikusirik eta luzatzea komenigarria dela kontuan hartuz,

Miguel Angel Petrirena Azpiazu, Iturengo Udaleko alkate-udalburua naizen honek,

Xedatu dut:

Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa jendaurrean egoteko epea luzatzea 2008ko maiatzaren 15a arte. Agiriak edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu udal bulegoetan.

Iturenen, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0806473